'Mundua aldatzeko ideiak' batuko ditue garagarrilean Bilbon
2012-06-21 14:35 jardunaldiakBakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea programako jarduerek aurrera jarritzen dabe eta, oraingo honetan, mundu osoko 18 pentsalari alkartuko ditu Euskadi 2012 Fundazinoak. Bizikidetzea lortzeko bidean, euren gogoetak azaldu, alkarbanatu eta eztabaidatuko ditue parte-hartzaileek, garagarrilaren 5etik 7ra Bilboko Euskalduna Jauregian.
Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea programako jarduerek aurrera jarritzen dabe eta, oraingo honetan, mundu osoko 18 pentsalari alkartuko ditu Euskadi 2012 Fundazinoak. Bizikidetzea lortzeko bidean, euren gogoetak azaldu, alkarbanatu eta eztabaidatuko ditue parte-hartzaileek, garagarrilaren 5etik 7ra Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan hiru eguneko topaketan.
Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuorde Antonio Riverak azaldu dauenez, apirilera arte, memoriagaz lotutako zeregina emon deutsie Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urteari, 75 urte bete dira gerra zibileko bonbardeoetatik eta oroimen ekitaldiak eta omenaldiak antolatu doguz, ordukoa errepetidu ez daiten eskatu dogu. Apiriletik aurrera, ostera, aldatu egin dabe ekimenaren izakerea, aurrera begiratu nahi dogu, orain dala aste batzuk poetak ekarri genduzan Euskaldunara eta, orain, pentsalarien eta kultur munduko nazinoarteko adituek esaten dabena entzuteko ordua da. Holan, 18 intelektual ekarriko ditue Mundua aldatzeko ideiak jardunaldietara, danak be prestigio handikoak, lantzen gabilzan bakearen kulturan euren aportazinoa egingo dabe, gure hausnarketea aberastuko dabe, esan dau Riverak. Ideia progresistak eta barritzaileak dabezan pentsalariak egongo dira Bilbon, Euskadi 2012 Fundazinokoek adierazo dabenez.
Garagarrilaren 5ean, 6an eta 7an, arratsaldez, izango dira saioak. Ordu eta erdiko berbaldiak emongo ditue konbidaduek, binaka antolatuta. Ideiak kontrastetako modua egongo da pentsalariak binaka ipinita, azaldu dau Riverak, lehenengo euren hausnarketea plazaratuko dabe eta, saioa amaitzeko, eztabaidea egongo da. Herritarrek parte hartu ahal izango dabe eta baita euren galderak egin be, aurretiaz izena emonda, helbide honetan: www.euskadi2012.org
Konbidaduak alor askotakoak dirala azpimarratu dabe antolatzaileek. Batzuk aitatzearren, honeek egongo dira Bilbon: Zygmunt Bauman filosofo poloniarra, Susan George filosofoa, Amy Goodman komunikatzailea, Sergio Ramirez Nikaraguako presidenteorde ohia, Wassyla Tamzali Algeriako feminismoaren ekintzailea, Shashi Tharoor Indiako kanpo arazoetako ministro izandakoa eta Alfredo Jaar zinegile eta arkitekto txiletarra. Euskal ordezkaritzea, Luisa Etxenike eta Ramiro Pinillaren esku egongo da. Dimensino profesional ugaritako personak ekarri doguz, danetarik dago, nabarmendu dau Rivera sailburordeak. Euskaldi gogoetarako plataforma bihurtuko dogu, egun batzuetan pentsamenduaren munduko uriburu izango da. Saio bakotxean pentsalari bi entzun ahal izango dira eta Mikel Toral Jaurlaritzako kultura zuzendariak aurreratu dauenez, bikote gehienak antzeko alorretakoak edo alkarren osogarri izango dira, baina kasuren baten, ikuspegi kontrajarriak batzeko asmoa be badaukagu.
Garagarrileko saioetara joateko deia egin dau Euskadi 2012 Fundazinoak, aurretiaz gonbidapena eskatuta. Dana dala, streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira Mundua aldatzeko ideiak jardunaldiak eta bideoan be grabauko dabe. Jardunaldiotako adierazpenak eta etorri ahal izan ez daben beste pentsalari askoren gogoetak batzen gabilz eta, laster, bideoa argitaratuko dogu, aurreratu dau Toralek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!