Kaleko arteen topagune izan gura dau Artekale Egunak, Otxandion apirilaren 29an
2012-04-18 15:47 jardunaldiakArtekalek lehenengo aldiz antolatu dau topaketea eta, artistak eurak ez eze, konpainiak, produktoreak eta ganerako eragileak be konbidau ditue, sektoreko kideentzako topagune bihurtu gura dabe Otxandio. Herritar guztiei be zabaldu deutsie deia, edade guztietako publikoari zuzendutako ikuskizunak iragarri ditue-eta apirilaren 29rako, 13 konpainiaren eskutik.
Euskal Herriko kaleko arteen alkarteak, Artekalek, lehenengo aldiz antolatu dau topaketea eta, artistak eurak ez eze, konpainiak, produktoreak eta ganerako eragileak be konbidau ditue, sektoreko kideentzako topagune bihurtu gura dabe Otxandio. Herritar guztiei be zabaldu deutsie deia, edade guztietako publikoari zuzendutako ikuskizunak iragarri ditue-eta apirilaren 29rako, 13 konpainiaren eskutik.
Artekale Eguna Otxandion egingo bada be, Bilbon egin dabe aurkezpena gaur, Arriaga antzokian. Bertan egon dira Pedro Ormazabal Artekale alkarteko kidea eta Kepa Gonzalez de Audikana Otxandioko kultura zinegotzia. Aurkezpena girotzeko, Malas Compañias konpainia bilbotarrak ikuskizun labur bat eskaini dau, hilaren 29an Otxandioko kaleetan ikusi ahal izango doguna aurreratzeko. Kaleko arteetan be igarri dogu krisialdia eta, horregaitik, egiten dogun lana bistaratu nahi dogu, adierazo dau Pedro Ormazabalek.
13 konpainiak, 14 ikuskizun emongo ditue apirilaren 29an Otxandion. Egun osoko egitaraua izango da, lehenengo ekitaldia gauerdiko hamabietan hasiko da eta azkenengoa, arratsaldeko 18:45ean. Umeentzako lau antzezpen egongo dira, nagusientzako beste hiru eta ganerako ikuskizunak publiko guztiari zuzenduta egongo dira. Antolatzaileek azaldu dabenez, Euskal Herrikoak dira konpainia guztiak eta euskerazko kale arteari leku handia emongo deutsie. Ikuskizunez gan, tailerrak, erakusketak eta abar egongo dira.
Artekale Eguna lehenengoz dator eta, estreinaldirako, Otxandio aukeratu dabe, Udalak eta gaztetxeak emon daben laguntzinoari esker. Otxandio herri txikia da, baina nortasun handikoa, gure ikurrak dira euskerea eta kultura herritarra, azpimarratu dau Kepa Gonzalez de Audikana kultura zinegotziak. Kale ikuskizunetan dabilzan konpainei bultzadea amotea ezinbesteko ikusten dogu eta Otxandiorentzat be mesede handia izango da Artekale ekartea, jendarte kritikoa sortzeko eta kulturea garatzeko ekimena da, ganeratu dau.
Jai handia izango da, beraz, Otxandio, apirilaren 29ko domekan. Dana dala, Artekale Egunaren helburua harago doa, izan be, kaleko arteetan buru-belarri dabilzan guztien topaleku izan gura dau. Artekale 2006an sortu zan eta berezitasun bat dauka, hau da, kaleko arteetan Euskal Herrian dabilzan guztiak batzea, ez bakarrik konpainia edo personak, baita programatzaile edo produktoreak be, azaldu dau Pedro Ormazabalek. 35 konpainia eta zazpi kale-antzerki feria batzen ditu, besteak beste, alkarteak gaur egun. Artekale Egunean, beraz, eragile guztien topalekua eta hartu-emonetarako gunea sortu nahi dabe.
Hain zuzen be, alkar topetako hitzordu hori faltan ikusi dabelako otu jaken Artekaleko arduradunei Artekale Eguna antolatzea, batzar baten, ideia ona zala ikusi genduan, sektoreari bultzadea emoteko. Otxandiora ekarri dabe lehenengo ekitaldia eta Pedro Ormazabalek aurreratu dauenez, datozan urteetan be egiten jarraitu gura dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!