BilbaoMusikak garagarrileko musika-udalekuetan izena emoteko epea edegi dau

Bizkaie! 2012-04-11 15:36   Musikea

BilbaoMusikak musika-udalekuak antolatu ditu garagarrilaren 2tik 27ra bitartean, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako. Izena emoteko epea apirilaren 16an hasiko da, maiatzaren 4ra arte. Umeek kantua, jantzea, musikea, gorputz heziketea eta antzerkigintzea landuko ditue.

BilbaoMusikak musika-udalekuak antolatu ditu garagarrilaren 2tik 27ra bitartean, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako. Izena emoteko epea apirilaren 16an hasiko da, maiatzaren 4ra arte. Umeek kantua, jantzea, musikea, gorputz heziketea eta antzerkigintzea landuko ditue.

Tailerrak Bilboko Udal Musika Eskolako egoitzan (Sorkunde kalea, 8) egingo ditue, txanda bitan: lehenengoa, garagarrilaren 2tik 13ra bitartean, eta bigarrena, 16tik 27ra. Jarduerak euskeraz zein gaztelaniaz izango dira, astelehenetik barikura, 9:30tik 13:30ra. Antzerkigintza ikastaroa lehenago hasiko da, 8:30ean. Udaleku guztietako matrikuleak 105 euro balio ditu, antzerkigintzakoak izan ezik, hori 20 euro gehiago ordaindu behar da eta.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak antolatu ditu musika-udalekuak. Aurten, Xabier Lizaso pianist eta irakaslea izango da udalekuetako zuzendari. Lizasok erabilten dauen metodologiaren arabera, umeak lehenengo egunetik izango dira protagonistak, eta ez da beharrezkoa izango musikaren ganeko ezagutzarik eukitea.

Jardura ugari eskainzten dabe Bilboko musika-udalekuek, besteak beste, antzerki tailerra, kontzertu didaktikoak, adierazpena lantzeko ikastaroak, jolasak, gorputz heziketea, jantzea, koreografiak eta kantua.

Matrikulea egiteko lehenengo eguna apirilaren 16a da. 120 umerentzako lekua dago, izan be ikastaroak hamabost ikasleko zortzi taldetan banatuko dira. Izena emoteko hainbat bide dagoz: www.bilbaomusika.net gunean, 944 164 785 telefono-zenbakian, 944 155 171 fax-zenbakian edo amaiabilbao@bilbaomusika.net helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu