Carl Craig, Jeff Automatic eta Lourdes Madow, apirileko Art After Dark saioko protagonistak

Bizkaie! 2012-04-10 11:33   Musikea

Art After Dark saio barri izango da barikuan, hilaren 13an, Bilboko Guggenheim museoan. Oraingoan, Carl Craig, Jeff Automatic eta Lourdes Madow dira protagonistak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta erakusketetako aretoak be zabalik egongo dira.

AEBetako Detroit uriko Carl Craig produktore ezaguna izango da barikuko izarra. 69 ezizenagaz hainbat lan arrakastatsu kaleratu ditu, tartean, Desire, 4 Jazz Funk Classics eta The Sound of Music diskoak. Planet-E bere diskoetxearen 20. urteurrena ospatzeko birea egiten dabil. Teknoaren maisu honek jazz eta soul doinu klasikoa eskainiko dau, 00:00etatik aurrera.

Craigen aurretik, 23:00 aldera, Jeff Automatic Londreseko DJ eta promotoreak joko dau. Abangoardiako musika elektronikoa eta rockaren jarrerea ditu osogai nagusi Shoreditch Radio dalakoan Dance Dance Dance to the Radio irratsaioa zuzentzen dauen musikariak.

Apirileko Art After Dark 22:00etan abiatuko da, Lourdes Madow Bilboko Fever klubeko DJaren emonaldiagaz. Popa, nu disco eta rocka nahasten ditu Madowek.

Kontzertuak entzuteaz batera, entzuleek Guggenheim museoan ikusgai dagozan erakusketak ikusteko aukerea eukiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu