Piztiak taldearen 'Gabeko Kalapitxixak zelan ein zan' dokumentalaren aurkezpena

Bizkaie! 2012-02-02 17:37   Musikea

Josu Aranbarrik egindako honek dokumentalonek, 30 minututan, proiektuaren sorreratik amaierara arteko ibilbidea erakusten deusku hainbat lagunen eretxiakaz lagunduta. Dokumentalaren trailerra ikusteko klik egin hemen.

2009. urtearen amaieran Piztiak taldeak Gabeko Kalapitxixak proiektuko lehen atala aurkeztu eban, izen bereko CDa, hain zuzen be. Musika lan hori proiektu zabalago baten lehenengo atala baino ez zala azaldu eban taldeak.

2010 eta 2011 urteetan CDa aurkezteaz gan, proiektuko ganerako atalak aurkezten hasi ziran apurka-apurka: My Little porn star eta Hodeiak abestien bideoklipak eta Josu Aranbarri Aramaiok abestien inguruan egindako arte lanez osotutako erakusketa ibiltaria.

Oraingoan proiektuko azken ataletariko bat aurkeztuko dau taldeak: Gabeko Kalapitxixak zelan ein zan dokumentala. Josu Aranbarrik egindako honek dokumentalonek, 30 minututan, proiektuaren sorreratik amaierara arteko ibilbidea erakusten deusku hainbat lagunen eretxiakaz lagunduta. Dokumentalaren trailerra ikusteko klik egin hemen.

Gabeko Kalapitxixak zelan ein zan dokumentalaren aurkezpena, zezeilaren 3an, San Blas egunean egingo dabe Azpeitiko San Agustinen, gaueko 23:00etan. Zezeilaren 11n, barriz, Bartzelonako Euskal Etxean izango dira zuzenean iluntzeko 20:00retan.

Martian, ostera, Ondarroan, Azkainen eta Urretxun izango dira eta aurrerago, irailean Londresera joko dabe. Horrezaz gan, oraindino zehaztu barik dagozan arren, Erratzun, Donostian, Iruñean eta beste herri batzuetan be izango dira kontratazinoa zabalik dagoalako.

Aurkezpenotan, dokumentalaren proiekzinoaz aparte, Piztiak taldearen formatu txikiko kontzertu akustiko bat be eskaintzen dabe, 45’ , 60’ edo 90’ ingurukoa, ikuspen osoago bat eskaintzearren. Taldeagaz hartu-emonetan jarteko: piztiakrock@hotmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu