The Doors taldearen 'L.A. Woman' diskoaren berrargitalpena, argitaratu bako materialagaz
2012-01-10 10:45 MusikeaThe Doors taldeak orain 40 urte grabau eban bandaren estudioko azken diskoa izan zan L.A. Woman. Rhino zigiluak lana berrargitaratu egingo dau, urteurrena gogoratzeko, Warner Music etxeko iturriek jakinarazo dabenez. Urtarrilaren 24an kaleratuko dabe.
The Doors taldeak orain 40 urte grabau eban bandaren estudioko azken diskoa izan zan L.A. Woman. Rhino zigiluak lana berrargitaratu egingo dau, urteurrena gogoratzeko, Warner Music etxeko iturriek jakinarazo dabenez. Urtarrilaren 24an kaleratuko dabe.
Argitalpen barriak, jatorrizko diskoaz batera, material gehigarria eta argitaratuko bako ugari jasoko dau, esaterako, aurretik entzun ez diran diskoko abestien zortzi bersino. She smells so nice abestia orain arte argitaratu barik egon da. Horrezaz gan, diskoan L.A. Woman, Riders On The Storm eta Love Her Madly kanta ezagun-ezagunak topauko doguz.
The Doors taldea AEBetako Los Angeles urian sortu zan, 1965ean, eta 1973an desagertu, Jim Morrison taldeko abeslariaren hil eta urte bira. Bandeak estudioko sei disko kaleratu zituan. The Doorseko kide ziran Jim Morrison, Ray Manzarek, Robby Krieger eta John Densmore.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!