Jazzaz gozetako hamaikatxu aukera egongo dira garagarrilean Getxon, Gasteizen eta Donostian
2011-05-12 15:47 MusikeaGaragarrila jazzaren hilabetea bihurtu da Euskadin esanez, hasi dau Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak Getxoko, Gasteizeko eta Donostiako jazzaldien aurkezpena. Izan be, hiru jaialdiak garagarrilean egingo dira: Getxokoa lehenengo, 1etik 5era; Gasteizekoa, ostean, 10etik 16ra; eta, Donostiakoa, azkena, 21etik 25era.
Garagarrila jazzaren hilabetea bihurtu da Euskadin esanez, hasi dau Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak Getxoko, Gasteizeko eta Donostiako jazzaldien aurkezpena. Izan be, hiru jaialdiak garagarrilean egingo dira: Getxokoa lehenengo, 1etik 5era; Gasteizekoa, ostean, 10etik 16ra; eta, Donostiakoa, azkena, 21etik 25era.
Eguerdian Bilbon egin dan prentsaurrekoan Isabel Muela beragaz batera, jazzaldietako zuzendariak izan dira: Iñaki Añua, Gasteizekoa; Miguel Martín, Donostiakoa; eta, Iñaki Saitua, Getxokoa.
Jazzaldiak produktu turistiko bihurtu dirala azaldu dau Isabel Muelak, Euskadiko eskaintza turistikoa zabaltzea da gure asmoa, eta lortzen gabilzala uste dot, ganeratu dau. EAEra hurreratzen diran turistak lotan geratzea da Turismo zuzendaritzearen helburua; horregaitik, jazzaldiak pakete turistikoetan eskaintzen dabilz, opor eskaintza musikal legez.
Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 35. edizonoko izar nagusiak Branford Marsalis saxo-jotzailea eta Chucho Valdés pianista eta The Afro Cuban Meessengers izango dira. Horreekaz batera, Lee Ritenourek, Dave Hollandek eta Aki Takasek be Getxon joko dabe. Iñaki Saitua Getxoko jazzaldiko arduradunak azpimarratu dauenez, kalidadea, aniztasuna eta gazteak dira jaialdi bizkaitarraren ezaugarri nagusiak. Musikari ezagunak eta ezezagunak, danetarik eukiko dogu, baina dan-danak onak dira, nabarmendu dau Saituak.
Jazz musikaren zaleentzako bigarren hitzordua Gasteizen izango da, 35. Jazzaldian, hain zuzen be. Zuzenean entzuteko aukerea eukiko dogun musikarien zerrendea luze bada be, hemen lagin txiki bat: Herbie Hancock, Wayne Shorter, Marcus Miller, Dr. Michel White & The Original Liberty Jazz Band, Kyle Eastwood eta Jeremy Pelt Quintet. Lehenengo hirurek kontzertu berezi-berezia emongo dabe, Miles Davisi omenaldia; izan be, munduan sei emonaldi besterik ez ditue egingo, eta azkenengoa Gasteizen izango da.
Gasteizeko Jazzaldiko zuzendari Iñaki Añuak Miles Davisi omenaldia nabarmendu dau, Gasteizen egingo dabe Estaduko kontzertu bakarra, gauza berezia izango da. Hezkuntzeari urtero lekua eskaintzen deutsie Gasteizen, eta aurten Fred Hersch musikaria eukiko dabe irakasle.
Donostiako Heineken 46. Jazzaldiak itxiko dau aurtengo jazz denporaldia. Donostian be, duda barik, izen ezagun-ezagunak dagoz egitarauan, besteak beste, B.B. King, Chick Corea, John McLaughlin, Cyndi Lauper eta Jan Garbare. Ganera, B.B. King handiak zabalduko dau jazzaldia, Zurriolan. Kontzertua dobakoa izango da. Jazzaldiaren alde ludikoa aitatu nahi dot, eta kalidadea bere bai, adierazo dau Miguel Martinek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!