The Stiffs punk eta power pop talde ingelesak Bemeon eta Donostian joko dau
2010-11-16 13:02 MusikeaThe Stiffs punk eta power pop talde ingelesak bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian. Lehenengoa Bermeoko Nuntxaku zentroan izango da, zemendiaren 25ean, eta bigarrena Donostiako Mogambo aretoan, 26an.
The Stiffs punk eta power pop talde ingelesak bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian. Lehenengoa Bermeoko Nuntxaku zentroan izango da, zemendiaren 25ean, eta bigarrena Donostiako Mogambo aretoan, 26an.
Blackburn urian sortu zan taldea 1977an. Standard English eta Inside Put singleak argitaratu zituen 1979an zigilu propioan, eta 1980an Volume Control EMI Records-entzat. Hurrengo urtean Stiff Records diskoetxe mitikoak fitxau zituan eta Goodbye My Love power-poparen kultuzko singlea kaleratu eben. 1988ra arte joten eta grabetan jarraitu eben taldekide desbardinakaz, urte horretan taldea desegin zan arte.
1999. urtean, The Stiffs hasierako lau kideakaz bueltau zan: Phil Hendriks (abotsa eta gitarrea), Ian Strang Barnes (gitarrea eta koruak), Big John McVittie (bajua eta koruak) eta Tommy O'Kane (bateria). Ordutik, The Punk Collection (Captain Oi! Records) eta Innocent Bystanders (EMI) bildumak kaleratu ditue, baita Volume Control - Live zuzenekoa eta Let's Activate zuzeneko DVDa.
Azken hamarkadan, taldeak punk eta power pop musikako jaialdi handietan parte hartu dau Erresuma Batuan eta Txekiar Errepublikan, eta Japoniatik be ibili da.
Orain Euskal Herrian izango dira, lehenengoz. Bermeoko kontzertuan eurak bakarrik joko dabe, 20:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euroan egongo dira salgai; Donostian, barriz, Los Steaks eta Screamin' Targets taldeakaz joko dabe, 21:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euroan egongo dira salgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!