Rockaren eta literaturearen arteko buztarketea ardatz, 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenaren beste hitzordu bat
2010-05-28 14:56 Kulturea'Eztabaidak Literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, musikearen eta literaturearen arteko topaketea jasoko dau datorren martitzenean, bagilaren 1ean, Benjamín Prado idazle eta poetearen eta Gari abeslariaren eskutik.
'Eztabaidak Literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, musikearen eta literaturearen arteko topaketea jasoko dau datorren martitzenean, bagilaren 1ean, Benjamín Prado idazle eta poetearen eta Gari abeslariaren eskutik. Oraingo honetan, ekitaldiaren moderatzailea Joseba Martín kazetaria izango da. Hau izango da uda aurreko azken hitzordua, baina 'Eztabaidak Literatureagaz' saioek irailean jarraituko dabe, barriro be.
Kontuak kontu, Benjamín Prado (Madril, 1961) eta Hertzainak talde ezaguneko abeslari izandako Iñaki Garitaonaindia, Gariren (Legazpi, 1964) arteko barriketaldian, besteak beste, abestietan literaturarik ete dagoan, lehenengo letrak ala musikea dan, edo musikagile bat, azken finean, idazlea ete dan lako gaiak jorratuko ditue.
Benjamín Prado poeta, entsegugile eta eleberrigilea hainbat argitalpenetan ibili izan zan 80ko hamarkadan. Hamarkada horren amaieran, 'Cuando aprieta el frío' abestia idatzi eban Joaquín Sabinagaz batera eta 'Vinagre y rosas' diskoaren konposizinoan hartu eban parte. Horretan oinarrituz 'Romper una canción' liburua idatzi eban. Bere lehenengo eleberriak 'Raro' (1995) arrakasta handia lortu eban eta hurrengo bi eleberriek 'Nunca le des la mano a un pistolero zurdo' eta 'Dónde crees que vas y quién te crees que eres', azken belaunaldietako puntako idazletzat hartzeko balio izan eben. Hainbat poesia eta entsegu lan idatzi ditu, 'Siete maneras de decir manzana' (2000) eta 'Los nombres de Antígona' (José Ortega y Gasset Entsegu eta Humanitate Saria 2002). 2006an, 'Marea humana' poema liburua eta 'Mala gente que camina' eleberria argitaratu zituan.
Gari musikari, musikagile eta abeslariari jagokonez, Hertzainak talde ezaguneko abeslaria izan zan 1982tik 1993an taldea desegin zan arte. Hertzainak taldeagaz zazpi disko argitaratu ondoren, bakarkako ibilbideari ekin eutson eta beste sei disko argitaratu ditu: 'Gari' (1997), 'Eguzki berrian zaude' (1999), 'Gari ta otoitz gure alde' (2002), '0-tik' (2004), 'Esperantzara Kondenatua' (2007), '16 lore' (2009). Horrezaz gan, Bernardo Atxaga, Jon Maia, Edorta Jiménez edo Kepa Murua lako idazle eta poetakaz ibili izan da, besteak beste.
Hirugarren edizinoa
2007ko urtarrilean 'Eztabaidak Literatureagaz' egitaraua martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Belén Gopegui eta Iban Zaldua, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Edorta Jiménez eta Jasone Osoro, Luis Sepúlveda eta Unai Elorriaga edo Suso de Toro eta Joseba Zulaika.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!