Badator XXII. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2010-05-04 15:46   Musikea

Aurreko edizinoan upealakoa izan zan parte hartzea: 1.019 talde aurkeztu ziran eta 21 kontzertutara danetara 8.000 ikusle baino gehiago etorri ziran. Ikusi 'Lehiaketearen oinarriak' eta Maitzaren 31ra arte, parte hartu ondoko webgunean: www.bilbao.net/bilborock

Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolaturik Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketea martxan jarri da barriro. Hogeita bat edizino igaro ondoren, Euskal Herrian, zein estadu osoan be, musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena eta orain europar musika talde gazteentzako erreferentzia garrantzitsua da.

Danetara, 3 musika mota dagoz: Pop-Rock, Metal eta Beste Joerak. Sarien arloak ez dauka parekorikk: 20.700 € eskudiruan, bideo-klipen grabaketak, kontzertuak Bilbon (Aste Nagusia eta Bilborock aretoan), beste areto batzuetan (KULTURA LIVE sarea eta GRUTA 77) eta beste festibal batzuetan (Azkena Rock, BBK Bilbao Live), kontzertuen grabaketak, musika tresnak, kontzertuetara datozen ikusentzule guztien artean sariak…

Aurreko edizinoan upealakoa izan zan parte hartzea: 1.019 talde aurkeztu ziran eta 21 kontzertutara danetara 8.000 ikusle baino gehiago etorri ziran. Ikusi 'Lehiaketearen oinarriak' eta Maitzaren 31ra arte, parte hartu ondoko webgunean: www.bilbao.net/bilborock

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu