Habana Sessions, Kepa Junkeraren lan barria, salgai
2010-02-19 11:07 MusikeaLan horretan, musikari bizkaitarrak egindakoak diran eta lehendik ezagunak doguzan kanta batzuen 11 zati dagoz. Soinu txiki eta piano baten soinua baino ez dira entzuten lan barrian. Diskoa Kubako Habana urian grabau zan 2009ko apirilean. 'Kalidadea eta freskotasuna ganezka dituan album honek Kepa Junkeraren soinu txikia eta doinuak ditu'.
Habana Sessions, Kepa Junkeraren lan barria, salgai dago honezkero. Lan horretan, musikari bizkaitarrak egindakoak diran eta lehendik ezagunak doguzan kanta batzuen 11 zati dagoz. Soinu txiki eta piano baten soinua baino ez dira entzuten lan barrian.
Diskoa Kubako Habana urian grabau zan 2009ko apirilean. 'Kalidadea eta freskotasuna ganezka dituan album honek Kepa Junkeraren soinu txikia eta doinuak ditu', adierazo dabe KAP produkzino-etxetik, 'Buena Vista Social Club'-eko Rolando Luna piano-jotzaile kubatarraren 'umiltasunagaz eta gozotasunagaz edertuta, disko desbardina eta pertsonala egin dabe alkarregaz, indarrez betea eta energia bereziagaz, batak bestearen musikea konplizidade osoagaz hartuz eta zuzenekoaren eta publikoaren hurreko loturea izatearen indarra transmitidutea bilatuz'.
Lan horregaz osotuko da Provença Sessions diskoagaz 2009ko bagilean hasi zan FANDANGO proiektua.
Single barria entzuteko: hemen.
Diskoa erosteko, bialdu email bat helbide honetara: hirirecords@gmail.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!