ACB Koparen harian, Bilbok hainbat kontzertu hartuko ditu

Bizkaie! 2010-02-18 13:22   Musikea

Eguenetik domekara bitartean, Betagarri, Akatz, Los Coronas, The Nu Niles, La habitacion roja, DePedro, Chaco Brodas eta Tote King taldeek joko dabe Kafe Antzokian San Miguel ACB Music Festival ekimenaren barruan.

Zezeilaren 18tik 21era bitartean ACB Kopako saskibaloi partiduak jokatuko dira Barakaldoko Bizkaia Arena aretoan eta kirolaz ez eze, musikaz gozetako aukera ederra egongo da egunotan Bizkaiko uriburuan. Eguenetik domekara bitartean, Betagarri, Akatz, Los Coronas, The Nu Niles, La habitacion roja, DePedro, Chaco Brodas eta Tote King taldeek joko dabe Kafe Antzokian San Miguel ACB Music Festival ekimenaren barruan.


San Miguel ACB Music Festival. Egitaraua

- Eguenean, zezeilak 18, Betagarrik eta Akatzek joko dabe, 23:30etik aurrera.
- Barikuan, zezeilak 19, 23:45ean hasita, Los Coronas talde madrildarraren eta Badalonako The Nu Niles hirukotearen txandea izango da.
- Zapatuan, zezeilak 20, 22:30etatik aurrera, La habitacion roja eta DePedroren zuzenekoak hartuko ditu Bilboko Kafe Antzokiak.
- Domenak, zezeilak 21, gaueko 21:30etatik aurrera, Chacho Brodasek eta Tote King Special Showcase-k joko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu