Auto, Kiki eta Sascha Funkeren erritmoak Art After Dark saioan

Bizkaie! 2010-02-16 10:31   Musikea

Ohikoa dan legez, hilebetean behin, barikuetan 'Art After Dark izenpean, gaueko saio batzuk eskaintzen ditu Guggenheim Bilbao Museoak, Fever aretoagaz lankidetzan. Musika emonaldiak izaten dira Museoko Atrioan, eta aldi berean erakusketak bisitetako aukerea 18 urtetik gorakoentzat.

Ohikoa dan legez, hilebetean behin, barikuetan 'Art After Dark izenpean, gaueko saio batzuk eskaintzen ditu Guggenheim Bilbao Museoak, Fever aretoagaz lankidetzan. Musika emonaldiak izaten dira Museoko Atrioan, eta aldi berean erakusketak bisitetako aukerea 18 urtetik gorakoentzat. Hona hemen, datorren barikuko, zemendiaren 19ko egitaraua:

* 22:00h: Elektronikoa. AUTO (Fever, Bilbao). Fever Klubaren sortzaileetako bat da. Bere saioetan musika elektroniko finena, azken belaunaldiko tech-house-a eta pop ñabardura leunak dira nagusi.

* 23:00: Elektronikoa 'BPitch Control Showcase'. KIKI 'LIVE' (BPitch Control, Alemania). Kiki artista finlandiarra BPitch Control-eko ikasle gailenetako bat da. Azken urteetan Berlinen emon dan musika iraultzearen adierazle honek Kaiku aurkeztuko deusku, zain eduki gaituen bere bigarren diskoa. Horren aurretik egin ditu maxi gogoangarriak eta Run With Me (musika modernoan klasikoa) disko bikainaren munduko bira.

* 0:00: Elektronikoa 'BPitch Control Showcase'. SASCHA FUNKE (BPitch Control, Alemania). Sascha Funke BPitch Control familia handiko beste kideetako bat da. Argitaratu dituan diskoek (Bravo eta Mango LPak, eta 12"-ko hainbat disko), nahasketek (Stimming, Gui Boratto eta Dave DK-en kantenak, adibidez) eta nazinoartean egiten dituan lan bikainek produktore eta DJ moduan dauen izen ona areagotu dabe.

Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 €/8€ Museoaren Lagunak, dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua.

Gainera, Museoan izango dan edozein saiotara joan ezkero, sarrerearen truke Fever-erako txartel bat emongo deutsue opari, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doban sartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu