Elgoibarreko Udal Musika Bandearen 125. urteurreneko ekitaldiak martxan

Bizkaie! 2010-02-04 14:12   Musikea

1885eko garagarrilaren 1ean sortu zan Elgoibarko Udalaren Musika Bandea eta, beraz, 2010ean Udal Musika Bandearen 125. urteurrena da. Urte horreetan guztietan, egoera gatx eta goxo ugari bizi izan ditu taldeak.

1885eko garagarrilaren 1ean sortu zan Elgoibarko Udal Musika Bandea eta, beraz, 2010ean Bandearen 125. urteurrena da. Urte horreetan guztietan, egoera gatx eta goxo ugari bizi izan ditu taldeak. Gerra osteko garai ilun hareetan banda asko desagertu ziran arren, Elgoibarrekoak sendo jarraitu dau gaur egun arte. Ibilbide luze honetan, herriko jazoera garrantzitsu askoren testigu eta protagonista izan da. Elgoibarko herritar ugari izan dira Bandako partaide, eta Elgoibarren familia gitxi dira Bandako kideren bat bere barruan izan ez dabenak.

Gaur egun 55 musikarik osotzen dabe Musika Banda; ilusinoz betetako gazteak dira gehienak.

Hilebetean behin Elgoibarko Herriko Antzokian kontzertu bat emotea da taldearen eginkizun garrantzitsuena. Horrezaz gan, urtean zehar bestelako jardueretan be ibilten dira: kalejirak, bailableak, prozesinoak….. 'Gure helburu nagusia Elgoibarko herriak musikaz gozetea da'.

Kontuak kontu, 125. urteurreneko ekitaldien artean, aitatzekoak dira, izen handiko taldeek herrian emongo dituen kontzertuak:

* 2010eko zezeilaren 11n, Elgoibarko parrokian, 20:30etan: Holandako Royal Concertgebouw Orkestrako Metal Taldea.
* 2010eko apirilaren 24an, Elgoibarko parrokian, 21:30etan: Loureiroko (Portugal) Musika Bandea.
* 2010eko bagilaren 12an, Elgoibarko parrokian, 21:30etan: Bergarako (Gipuzkoa) Musika Bandea.
* 2010eko abuztuaren 22an, Lliriako (Valentzia) Musika Taldea.
* 2010eko irailaren 25ean, Bilboko Udal Musika Bandea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu