Pello Ramirezek 'Eskuz lurrari' izeneko bakarkako bigarren lana kaleratuko dau martian

Bizkaie! 2010-02-04 13:11   Musikea

Pello Ramirez musikari eta konposatzaileak bakarkako bigarren diskoaren grabazino-lanak amaitu ditu Elkarreko estudioetan. Bigarren lan honen izenburua Eskuz lurrari izango da eta diskoa martiaren 25ean aurkeztuko da. Orain dala bost urte kaleratu eban Ramirezek bere lehenengo diskoa: Haize oihalak.

Eskuz lurrari diskoaren kontzeptua instrumentala da eta ardatza nagusiak txeloa, akordeoia eta pianoa izango dira. Diskoa grabatzerakoan beste musikari batzuen laguntza ere izan du: Juantxo Zeberio (piano batzuetan), Xabier Zeberio (biolina eta nickelharpa), Francisco Herrero (biolina), Oliver de Castro (tronpeta), Gurutz Bikuña (gitarrak), Ordiziako Oroith abesbatza, Xabi Lopez (bateria) eta hiru ahots bakarlari (Nerea, Bego eta Jessica).

Konposizino guztiak Pello Ramirezenak dira, baita diskoaren moldaketea, zuzendaritzea eta produkzinoa be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu