Lendakaris Muertos taldeak hurrengo lana zuzenean grabauko dau

Bizkaie! 2009-09-22 11:56   Musikea

Lendakaris Muertos taldeak urriaren 23an eta 24an zuzeneko CD eta DVDa grabauko dau. Kontzertuotarako aukeratutako aretoa Gasteizko Jimmy Jazz aretoa (lehengo Azkena aretoa) da eta taldearen lehenengo hiru diskoetako arrakasta mordoa batuko ditue bertan. Horrezaz gan, taldeak DVDan grabauko ditu aitatu bi kontzertuak.

Lendakaris Muertos taldeak urriaren 23an eta 24an zuzeneko CD eta DVDa grabauko dau. Kontzertuotarako aukeratutako aretoa Gasteizko Jimmy Jazz aretoa (lehengo Azkena aretoa) da eta taldearen lehenengo hiru diskoetako arrakasta mordoa batuko ditue bertan. Horrezaz gan, taldeak DVDan grabauko ditu aitatu bi kontzertuak. Bi egunetan gaueko 21:00etan hasiko dira kontzertuak eta sarrerak, barriz, aurretiaz erosi ezkero, 10 euroan lortuko dozuez eta lehiatilan 12 euroan. Lana aurtengo zemendian kalean izango da segurutik.

Aurtengo urtarrilaren 17an, Basauriko Gaztetxean emon eben kontzretu haretatik makinatxu bat kontzretu emon ostean, pasa dan irailaren 19an, Subversion X, Patronal Punk eta Alto Mercao taldeakaz batera, Burgoseko Modubarrock jaialdian izan ziran eta, hilaren 25ean, barriz, Albaceteko Tobarran emongo dabe kontzertua Aupa Lumbreiras 2009 jaialdian, besteak beste, Berri Txarrak, Def Con Dos, Los Suaves, Parabellum, Manolo Kabezabolo, El Último Ke Zierre eta The Kluba (Juantxu Skalari) taldeakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu