Larrabetzuko Literatura Eskolearen V. urteurrenagaz bat egingo dauen Literaldia antolatu dabe bagilerako
2009-05-08 12:27 KultureaLarrabetzuko Literatura Eskoleak 5 urte beteko ditu aurten. Urteotako lan hori jentartera zabaltzeko helburuagaz, literaturea aldarrikatuko dauen Euskal Herri mailako ekitaldi publikoa, Literaturia, antolatu dabe bagilaren 5etik 7ra.
Larrabetzuko Literatura Eskoleak 5 urte beteko ditu aurten. Urteotako lan hori jentartera zabaltzeko helburuagaz, literaturea aldarrikatuko dauen Euskal Herri mailako ekitaldi publikoa, Literaturia, antolatu dabe bagilaren 5etik 7ra.
Urteotan guztiotan, literatureagazko zaletasunak bultzatuta, euskerazko literatureari zein munduko literatureari buruz gehiago ikasteko eta ezagupenak trukatzeko bidea egin dau eskoleak, Literaturia izenburupean baita, hilean behin izaten diran -urritik bagilera- zapatu goizetako ekimenakaz -10:00etatik 14:00etara-. Eskoletan parte hartzeko aukera bat baino gehiago egoten da: urte osorako izena emonda zein norberari interesetan jakozan eskoletara joanda. Ikasturte honetan, 250 bat lagun dagoz, batzuk urte osorako matrikuleagaz eta, beste batzuk, behin baino joan ez diranak.
Bost urteotan, euskerazko zein munduko literatureagaz zerikusia daben 50 bat gai eta 35 bat berbalari izan dira eskoletan, tartean, euskerazko literaturearen idazle ugari.
'Euskereagaz eta euskerazko literaturea erakusten dabenakaz alkarlanean lan egin gura dogu, Literatura Eskolan euskerazko literaturea hausnartu eta irakaskuntzan jarduten dabenakaz trukatu', adierazo dabe eskolako ordezkariek.
'Literaturea mundua eta bizitza ulertzeko beste bitarteko bat dala uste dogu eta, hizkuntzearen lanketarako tresna izan daitekela ahaztu barik, batez be edukiak lantzeari emon gura deutsagu garrantzia'. Helburu horregaz, bagilaren lehenengo astegoienean, Larrabetzun bertan Haur eta Gazte Literatura aretoa, liburuak erakusteko eta erosteko salmenta-gunea edota mahai-inguruetarako eta berbaldietarako aretoa izango dira, besteak beste.
Literaturia ekimenean Literatura Eskolak oinarrian euki dituan ezaugarriak hartuko dira abiapuntu:
. Euskal literaturearen ezagutzea eta promozinoa.
. Euskeratutako literaturearen ezagutzea eta promozinoa.
. Eszenifikazino publikoa.
. Literatura orokorra, espezializau bakoa.
Ekimenean, hainbat idazlek -Juanra Madariaga, Edorta Jimenez, Koldo Izagirre...- euren liburuak aurkeztuko ditue eta Elkar, Pamiela edota Erein argitaletxeak, besteak beste, han izango dira. Bestalde, Kukubiltxo, Mirande Kabareta eta Eidabe antzerki-taldeek euren ikuskizunak eskainiko ditue eta, telknologia barriak ahaztu barik, Blogak&Letrak izeneko egitasmoa egingo da, idazleen eta irakurleen arteko interaktibidadea bultzatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!