Jabier Muguruzak Maria-Merce Marçal zanaren omenezko diskoan parte hartu dau

Bizkaie! 2009-01-13 09:55   Musikea

Jabier Muguruza musikari eta kantari irundarrak Maria-Merce Marçal zanaren omenezko diskoan parte hartu dau, poeta katalanaren heriotzearen hamargarren urtemugan.

Jabier Muguruza musikari eta kantari irundarrak Maria-Merce Marçal zanaren omenezko diskoan parte hartu dau, poeta katalanaren heriotzearen hamargarren urtemugan.

Euskal musikariak kantu bat konposatu, abestu eta grabau dau, Mikel Azpiroz piano-jotzailearen laguntzaz, idazle ezagunaren 'Tan petita i ja saps' poematik abiaturik, Elkar Musikako iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazo dabenez.

Sant Jordi egunean argitaratuko dan omenezko diskoan, punta-puntako kantari katalanek parte hartu dabe, besteak beste, Maria del Mar Bonet, Toti Soler, Lidia Pujol, Marina Rossell eta Gerard Quintana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu