Depeche Mode da Bilbao BBK Live 2009ko jaialdiko egitarauan lehenengo taldeburua
2008-10-27 13:39 MusikeaDave Gahan, Martin Gore eta Andrew Fletcher Depeche Mode taldeko kideek urriaren 6an aurreratu eben Berlingo Olimpia Stadium-en, 2009ko maiatzaren 10ean Tel Aviven abiarazoko daben 'Tour of the Universe' izeneko munduko birea.
Depeche Mode da Bilbao BBK Live 2009 jaialdirako egiaztatuta dagoan lehenenengo taldeburua. Jaialdiaren laugarren edizinoa gaeragarrilaren 9an, 10ean eta 11n izango da, Kobetamendin, antolatzaileek Bilbon emondako prentsaurrekoan iragarri dabenez.
Dave Gahan, Martin Gore eta Andrew Fletcher Depeche Mode taldeko kideek urriaren 6an aurreratu eben Berlingo Olimpia Stadium-en, 2009ko maiatzaren 10ean Tel Aviven abiarazoko daben 'Tour of the Universe' izeneko munduko bira. Tour honetan, estudioan grabautako disko barria aurkeztuko dabe; diskoak ez dauka oraindik izenbururik, eta datorren urteko apirilaren 21ean jarriko dabe salgai.
Depeche Mode taldearen ibilbidea 1980an hasi zan, eta ordutik, rock eta musika elektronikoan klasikotzat joten diren 'Music for the Masses' (1987), 'Violator' (1990) edo 'Songs of Faith and Devotion' (1993) lako lanen egileek 100 miloe disko baino gehiago saldu ditue mundu osoan.
Kontuak kontu, zemendiaren 12an jarriko ditue salgai Bilbao BBK Live 2009 jaialdirako hiru eguneko bonuak. Hasierako eskaintzan, bonuen prezioa 100 eurokoa izango da, gehi banaketa-gastuak, eta 10 euroko deskontua egingo jake BBK26 txartelaz erositako lehen 1.500 bonuei (bonu bakarra txartel bakotxeko). Eskaintza hau 2009ko urtarrilaren 9ra arte egongo da indarrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!