The Hellacopters taldearen agurraren birea Barakaldoko Rockstar Live aretotik pasauko da

Bizkaie! 2008-09-16 15:39   Musikea

The Hellacopters taldearen birea Euskal Herritik be pasauko da eta boskote suediarrak Barakaldoko Rockstar Live aretoan joko dau datorren barikuan, hilaren 19an. Aurretik Bloodlights taldeak joko daua, Noise On Tour Promotions-ek jakinarazo dauenez.

The Hellacopters taldeak banantzea erabagi dau eta agurraren bireari ekingo deutso Europan 'Farewell Tour' izenburupean. Bira hori Euskal Herritik be pasauko da eta boskote suediarrak Barakaldoko Rockstar Live aretoan joko dau datorren barikuan, hilaren 19an. Aurretik Bloodlights taldeak joko daua, Noise On Tour Promotions-ek jakinarazo dauenez.

Ia 15 urteren ondoren, arrazoi desbardinak izan dira taldea bertan behera ixtearen 'erabagi oso gatxa' hartzera eroan dabenak, tartean arrazoi personalak, taldeak sinatzen dauen agiri ofizialak dinoanez.

Askorentzat azken hamar urteetako rock talderik eraginkorrenetakoa izan danak 'abentura handi honetan' emondako lbabesa eskertu gura izan deutse jarraitzaile guztiei. 'Bidaia handia izan da eta sekula ez dogu zuen laguntza ahaztuko', adierazo dabe.

Horregaitik, taldea taula gainean azken aldiz ikusteko aukerea emon gura izan deutse Europa osoko zaleei. Gainera, 'Head Off' disko barriagaz izango dira biran, zuzenean edo zeharka euren abestietan eta musikea ulertzeko eran eragin izan deutsen taldeei eskainitako omenaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu