'Lagrimas y gozos', Ska-P taldearen lan barria laster kalean

Bizkaie! 2008-09-05 15:10   Musikea

Ska-P talde madrildarraren disko berria, 'Lagrimas y gozos', kalean izango da urriaren 7an, taldeak bere web orrian iragarri dauenez. Diskoaren lehenengo singlea 'Crimen Sollicitationis' izango da eta datorren astean jarriko dabe entzungai. Kanta honetan, taldearen estilo aldarrikatzaileari jarrituz, Eleizearen kontra egiten dabe.

Ska, hardcore eta punk estiloak buztartzen dituan taldea diskorik atara barik egon da azken sei urteotan, 'Incontrolable' zuzeneko diskoa atara ebenetik.

Diskoaren argitalpenagaz batera, Ska-P taldeak bira txiki bat egingo dau Europan eta Ameriketan. Oraingoz baieztatuta dituen kontzertuen artean honako honeek dagoz: zemendiaren 20an, Mexiko DFn, 26an, Txileko Santiagon, 30ean, Buenos Airesen, abenduaren 13an, Milanen, 16an Parisen eta 27an Madrilen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu