Bihotz Bakartien Klubak zuzenean grabautako disko bat atarako dau euren ibilbidea agurtzeko
2008-09-04 10:33 MusikeaKatamaloren bi urteko ibilbideari amaierea emoteko zuzeneko bat grabauko dau Bihotz Bakartien Kluba proiektuak, 'Erantzi katamalo zuzenean' izenpean. 2008ko bagilaren 26an Gernikako Lizeo antzokian egindako grabazinotik atarako dabe diskoaren materiala.
Katamaloren bi urteko ibilbideari amaierea emoteko zuzeneko bat grabauko dau Bihotz Bakartien Kluba proiektuak, 'Erantzi katamalo zuzenean' izenpean. 2008ko bagilaren 28an, Gernikako Lizeo Antzokian egindako grabazinotik atarako dabe diskoaren materiala. 'Katamalo' euren lehenengo diskoaren 7 kantuez gan, beste 14 kantu eta olerki sartuko ditue zuzeneko disko barri horretan.
2006ko abenduan igon ziran lehen aldiz agertoki gainera Bihotz Bakartien Klubeko kideak, 'Katamalo' izeneko diskoa aurkeztera. Hainbat kontzertu emon zituan taldeak Euskal Herri osoan eta, 2008ko zemendiaren 1ean, proiektuari amaierea emotea erabagi eben. Halan da be, bat-batean, ezelako trantsizinorik barik, taldea bertan behera ixtea gogorra zanez, taldeak 'katamaloa behin-betiko erantzi aurretik', zuzeneko disko bat kaleratzea pentsau dau.
Dana dala, agur esan aurretik hainbat kontzertu emongo dituala be iragarri dau taldeak: irailaren 25ean, Bilboko Kafe Antzokian; urriaren 2an, Urtuellako Kultur Etxean; 9an, Gasteizko Gaztetxean; 16an, Iruineako Gurutzeta plazako institutuen aretoan; 22an, Donostiako Gazteszenan; eta, amaitzeko, abenduaren 1ean, Durangoko Plateruenan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!