Celtas Cortos bueltau da

Bizkaie! 2008-09-03 14:31   Musikea

'40 de abril' diskoa argitaratu barri dau Celtas Cortos taldeak eta lan hori aurkezteko showcase bi eskainiko ditu Bilbo eta Donostiako FNAC dendetan, eguenean Bilbon eta barikuan Donostian, biak 19:00etan. Barikuan baita, 23:00etan, kontzertua eskainiko dabe Hondarribian, herriko jaien bezperan.

'40 de abril' diskoa argitaratu barri dau Celtas Cortos taldeak eta lan hori aurkezteko showcase bi eskainiko ditu Bilbo eta Donostiako FNAC dendetan, eguenean Bilbon eta barikuan Donostian, biak 19:00etan. Barikuan baita, 23:00etan, kontzertua eskainiko dabe, herriko jaien bezperan.

Lau urteko etenaldia izan dau taldeak eta, denpora horretan, taldekide bakotxak bere proiektuakaz jarraitu dau. Etenaren ostean, baina, estudioan grabautako disko bat egiteko beharra sentidu dabela autortu dabe. Jesus Cifuentes abeslariaren arabera, diskoak Celtas Cortos osasun egoera onean dagoala erakutsiko dau.

Holan sortu dabe '40 de abril', denpora gehien eskaini deutsen abesti sortea. Lan 'trankila eta pazientziaz egindakoa' izan dala esan dau Goyo Yevesek, taldeko txirula eta saxofoi-jotzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu