'A las cinco en el Astoria', La Oreja de Van Gogh taldearen disko barria kalean dago
2008-09-02 11:07 MusikeaLa Oreja de Van Gogh talde donostiarraren disko barriak gaur ikusiko dau argia 'A las cinco en el Astoria' izenburupean. Lan horregaz sasoi barri bat hasi dau taldeak Leire Martinez kantariaren abotsagaz. Kantaria garagarrilaren 14an aurkeztu eben.
La Oreja de Van Gogh talde donostiarraren disko barriak gaur ikusiko dau argia 'A las cinco en el Astoria' izenburupean. Lan horregaz sasoi barri bat hasi dau taldeak Leire Martinez kantariaren abotsagaz. Kantaria garagarrilaren 14an aurkeztu eben.
Diskoa maiatza eta bagila bitartean grabatu eben Landetako Du Minor estudioetan, taldearen aurreko bi diskoak legez. Masterizazinoa, barriz, Gateway Mastering-en (AEB) egin eben Bob Luweig teknikariagaz.
'A las 5 en el Astoria' izenburuaren jatorria Donostiako Pio XII plazako Astoria zinema ezagunetan topau geinke, izan be, taldekideak bertan alkartzen ziran 2004an zinema-aretoak zarratu eta eraikina bota eben arte.
Diskoa osotzen daben kanta guztiak Pablo Benegasek eta Xabi San Martinek egin ditue eta Leire ailegau zanerako amaituta egozan.
'A las 5 en el Astoria' diskoa hiru euskarri desbardinetan argitaratuko da. Batetik, 'cristal case' kutxa berezia kaleratuko da, bestetik 'cristal case' kutxea kamiseta bat opari dauela eta, azkenik, digipack bersino bat. Azken horrek DVD bat be badakar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!