Kerobiaren ‘Materia organikoa’ Sarean eta zuzenean
2008-05-06 15:05 MusikeaKerobia pop-rock talde nafarrak erronka barriari ekin deutso ‘Materia organikoa’ izenburuko autoproduzidutako disko barriagaz, izan be, SGAEri uko egin eta Sarean jarri dau libre deskargetako. Lan hau urte eta erdian kaleratuko dan trilogia baten lehen zatia da.
Kerobia pop-rock talde nafarrak erronka barriari ekin deutso ‘Materia organikoa’ izenburuko autoproduzidutako disko barriagaz, izan be, SGAEri uko egin eta Sarean jarri dau libre deskargetako. Lan hau urte eta erdian kaleratuko dan trilogia baten lehen zatia da.
Kerobiak komunikatu baten bidez azaldu dau erronka barria:
'SGAEtik geure burua bajan emon dogu. Proiektu barri honen filosofiagaz bat ez datorrelako eta eurek beteten daben funtzinoagaz eta lanagaz bat ez gatozelako, gure aurreko diskoen etekinei uko egin deutsegu eta hemendik aurrera SGAEtik kanpo lan egiteko asmoa daukagu.
Era berean, gure musikea autoprodukzinoa izanik, libreki erreproduziduteko aukerea emon nahi deutsegu entzule guztiei, beraz disko osoa, kalidade onean, audio, irudi eta datu guztiakaz libreki jenteak web orrialdetik hartu daian itxiko dogu. Gure lana edonork doban deskargetako aukerea dagoan arren, bakotxak gure lana balorau eta gure proiektu honetan laguntzeko ordaintzeko aukerea izango dau, proiektu hau bere osotasunean burutzeko aukerea emoteko eta hori aurrera eroateko medio nahikoak ahalbideratzeko.
Honegaz batera, ohi dan legez, gure lana dendetan be erosteko aukerea izango da GOR disoketxeak banaketa egingo dauelarik'.
Kerobia
Kerobia Xabi Fernandezek (kitarra eta ahotsa), Mikel Zorrillak (bateria), Alberto Isabak (baxua) eta Mikel Isabak (teklak) osotzen dabe.
Iruñeako talde hau 2001eko azken hilebetean sortu zan Xabi, Mikel eta Germán San Martínegaz (teklatu ohia). 2003ko urtarrilera arte hirukotea izan zan, Karlos Ortiz baxujolea sartu arte. Laukote honek kaleratu eban taldearen lehenengo diskoa: Kerobia (2004, GOR). Lan honen aurkezpen kontzertu birea egin ondoren, 2005eko abenduan, bigarren diskoa izango zana preparetan hasi ziran eta Karlos Ortizek Kerobia itxi ondoren, Alberto Isabari emon eutsien ondoetorria baxujole bezela.
Konposizino barri honegaz kaleratu eben euren bigarren lana: Rose Escargot (2006, GOR). 2007ko urte amaierara arte taula gainean egon ondoren, Germán San Martinek taldea itxi eta Mikel Isabak hartu eban bere tokia tekladujole moduan.
2008ko apirilean etorri da Kerobiaren hirugarren lana, Materia organikoa (2008, Autoprodukzinoa). Lan hau trilogia baten lehenengo zatia besterik ez da. Urte eta erdiko epean kaleratuko da trilogia osoa. 2009ko zezeilerako espero da bigarren zatia eta 2009ko urrirako hirugarrena eta azkena.
Kerobiaren
KEROBIA (+ LAUROBA)
Maiatzaren 9an, barikuan, Zornotzako Idaba Musik aretoan, gaueko 21:30etan.
KEROBIA (+ LAUROBA)
Maiatzaren 16an, barikuan, Gasteizeko People aretoan, gaueko 21:00etan.
KEROBIA (+ JONE)
Maiatzaren 23an, barikuan, Donostiako Doka antzokian, gaueko 21:00etan.
KEROBIA
Bagilaren 6an, Gallartako plazan.
Informazino gehiago
www.kerobia.wordpress.com
www.youtube.com/watch?v=87MdOPGoJ6I
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!