Kirmen Uribek Jesus Mari Lazkanoren margolan baten ganeko istorioa kontauko dau Artiumen

Bizkaie! 2008-01-23 11:15

Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak Jesus Mari Lazkano pintore bergararraren 'Ascensor de Begoña' margolana aukeratu dau gaur, 20:00etan hasita eta sarrerea dobanekoa dala, Gasteizko Artium Museoak antolatzen dauen 'Arterako Hitzak' ekitaldian parte hartzeko.

Zentro gasteiztarreko arduradunek adierazo dabenez, ekimen horretan Artiumeko bildumako lan bat aukeratzeko eskatzen jake idazle ezagunei, ondoren horren inguruan istorio bat kontetako.

Modu horretan, Uribek Jesus Mari Lazkanoren margolan bat aukeratu dau: 'Ascensor de Begoña', berbaldian aretoan ikusgai egongo dana. 1985eko lan horrek paisaia ilun bat erakusten dau eta arkitekturako elementuak zein elementu naturalak nahastean agiri dira.

Kirmen Uriberen aurretik, beste idazle ospetsu askok parte hartu dabe 'Arterako Hitzak' programan, besteak beste, Bernardo Atxagak, Angeles Casok, Eduardo Mendicuttik, Soledad Puertolasek, Belen Gopeguik, Lucia Etxebarriak, Espido Freirek, Lorenzo Silvak edota Unai Elorriagak. Hurrengo konbidaua Antonio Orejudo nobelagile eta
literatur kritikoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu