‘Oskorri Banda Band’ diskoaren aurkezpena Galizian

Bizkaie! 2007-11-16 11:03   Musikea
Oskorrik bere ‘Oskorri Banda Band’ disko barria Frantzian, Italian, Catalunyan, eta Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutan aurkeztu ondoren, Galizian gauza bera egiteko aukerea izango dau astegoien honetan.

Kontuak kontu, ‘Oskorri Banda Band’ disko barriko errepertorioa Galizian eskainiko dau talde bilbotarrak zapatuan, zemendiak 17, gaueko 22:00etan, Arzuako ‘Terractiva-Galeuzca V. Festibalean’.

Hurrengo egunotan, barriz, Italiara abiatuko dira, Turinen kontzertua emoteko eta abendutik aurrera herriz herri ibiliko dira lekuan lekuko bandakaz 35. Urtebetetzeko Birearen barruan. Santurtzi, Laudio, Gasteiz, Irun, Hendaia, Bilbao, Lizarra, Andoain, Errenteria, Barcelona, Bardos, Miarritze, Sopela, Donibane Lohitzune, Zizur eta Tolosako Bandakaz batera emongo ditu kontzertuak Oskorri talde beteranoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu