Joseba Gotzon 'padelitisak' jota dago
2007-11-13 14:53 Musikea'Padelera lehenengoz olgau neban egunean, partidua euriagaz hasi eta edurragaz amaitu zan. Hortik otu jatan 'padelitis' terminoa'. Holan hasi dau Joseba Gotzonek izen berezi hori daroan diskoa aurkezteko prentsaurrekoa.
'Padelera lehenengoz olgau neban egunean, partidua euriagaz hasi eta edurragaz amaitu zan. Hortik otu jatan 'padelitis' terminoa'. Holan hasi dau Joseba Gotzonek izen berezi hori daroan diskoa aurkezteko prentsaurrekoa. Jokoa gustau eta diskoa eskaintzea erabagi dau musikariak. Holan, 'El padel enamora', 'Entre cuatro paredes' edota 'El deporte que mola' lako kantak topau daitekez lan barrian. 'Handa be, padelaz gan, beste hainbat gai be lantzen dira, padelaren ezaugarriak gizarteko hainbat egoera azaltzeko erabili dodazalako', zehaztu dau hamargarren diskoa definidukeran.
Sasoi batean egindako pop-rock komertzialera bueltau da Joseba Gotzon eta 'flamenko ikutuak be badagoz'. Diskoa gaztelaniaz dago, 'lana, batez be, gaztelaniazko merkadura zuzenduta dagoalako. Beraz, ez jako buelta gehiago emon behar'.
Kontzertu bira nagusia datorren urteko zezeiletik maiatzera bitartean egingo dau, 'Madril, Bartzelona, Marbella, Fuengirola edota Sevilla bisitauko dodaz; hemen, Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango naz, herririk herri ibili baino, gurago dodalako uriburuetan jo'. Ostean, Hego Amerikara joango da, Brasil edota Txile lako herrialdeetara, 'baina, batez be, Argentinan zentrauko naz'. Holan, 'Mi Argentina del alma' kantearen zergaitia uler daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!