Badator Portugaleteko VIII. Nazioarteko Zortzikote Jaialdia

Bizkaie! 2007-11-13 11:04   Musikea

Portugaleteko VIII. Nazioarteko Zortzikote Jaialdiaren aurkezpen ekitaldian, Bilboko Argia taldea izan zan izarra baina hilaren 14tik 18ra goi mailako zortzikoteek parte hartuko dabe: Orbela, Manuel Iradier, Oldarra, Inside Voices, Langreano, Romo, Danok Bat eta Txipli-Txapla.

VIII. FIOP - Portugaleteko VIII. Nazioarteko Zortzikote Jaialdiaren aurkezpen ekitaldian, Bilboko Argia taldea izan zan izarra baina hilaren 14tik 18ra goi mailako zortzikoteek parte hartuko dabe: Orbela, Manuel Iradier, Oldarra, Inside Voices, Langreano, Romo, Danok Bat eta Txipli-Txapla.

Genero koral hau zabaltzeko eta herritarrei helarazoteko asmoz sortutako jaialdiaren lorpen garrantzitsuenetakoa musika estiloen aniztasuna eskaintzea izan da eta horren erakusgarri, aurten klasikoa, jazz, blues, gospel, musika gregorianoa, eleiz zein erlijino musikearen zein folklorearen ukutuak igarriko ditue entzuleek.

Aurten, Portugaleten egindako lehenengo lehiaketa ofizialaren 75. urteurrena ospatzen da, izan be, Portugaleteko Udalak 1932ko irailaren 11n antolatu eban lehenengo aldiz. Hilebete geroago Danok Bat Alkarte Korala sortu zan eta, beraz, Portugaleteko zortzikotea da zaharrena.

Musika saioa guztietarako sarrerea dobanekoa izango da.


Egitaraua

- Zemendiaren 14an, ORBELA (Iruinea). Hitzordua: Portugaleteko Gran Hotel Puente Colganten, arratsaldeko 20:00etan.
- Zemendiaren 15ean, MANUEL IRADIER (Gasteiz) + OLDARRA (Miarritze), Portugaleteko Andra Mari eleizan,20:00etan.
- Zemendiaren 16an, INSIDE VOICES (Madrid), Portugaleteko Andra Mari eleizan, 20:00etan.
- Zemendiaren 17an, LANGREANO (La Felguera-Langreo) + DANOK-BAT (Portugalete), Andra Mari eleizan, 20:00etan.
- Zemendiaren 18an, KALEJIRA + ROMO (Erromo-Getxo) + TXIPI TXAPLA (Bilbao) + LANGREANO (La Felguera-Langreo), eguerdiko 13:00etan.

Herri bazkaria, 14:30etan, Portugaleteko Gran Hotel Puente Colganten. Erreserbak: 607 95 61 96 telefonoan.

Informazino gehiago:

www.festivaloctetosportugalete.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu