Folk musikea nagusi Musiketan jaialdian
2007-10-18 12:12 MusikeaJohn Renbourn eta Jacques McShee bikoteak (1966an Pentangle folk rock taldea osatu zuten) emongo deutso hasiera zikloari domekan, urriak 21, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Urriaren 21etik maiatzaren 15era Musiketan jaialdiko 15. edizinoa ospatuko da Bilbon, Euskalduna Jauregian. 13 kontzertu eskainiko dira zikloan, gehienak folk musika emonaldiak.
John Renbourn eta Jacques McShee bikoteak (1966an Pentangle folk rock taldea osotu eben) emongo deutso hasierea zikloari domekan. Urtea amaitu baino lehenago, ondorengo musikariak izango dira, bestak beste, Bizkaiko uriburuan: Phil Cunningham & Aly Bain (zemendiak 11), Kathryn Tickell (zemendiak 25) eta Ara Malikiak eta Jose Luis Montonek osotutako bikotea.
2008. urtean, Elliot Murphy musikariak zabalduko dau jaialdia. Ganera, Gary Lucas (zezeilak 3), Kate Rusby (zezeilak 24), Louisiana Red (martiak 9), Aki Takase (martiak 30), La Chicana (apirilak 6), Eleanor MacEvoy (apirilak 27) eta Steve Phillips & Brendan Croker (maiatzak 11) izango dira Bilbon. Peter Hammillek emongo deutso amaierea zikloari, maiatzaren 25ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!