Sudur Gorria, Txirri Mirri eta Txiribitonen disko barria

Bizkaie! 2007-10-17 14:14   Musikea

Ume danek (eta hain ume ez diranek) ezagutzen ditue Txirri, Mirri eta Txiribiton. Oraingoan, ez jatorkuz ikuskizun bategaz, disko barri bategaz baino. Sudur Gorria izeneko diskoa Donostian aurkeztu dabe.

Ume danek (eta hain ume ez diranek) ezagutzen ditue Txirri, Mirri eta Txiribiton. Oraingoan, ez jatorkuz ikuskizun bategaz, disko barri bategaz baino. Sudur Gorria izeneko diskoa Donostian aurkeztuko dabe.

'Diskoaren izena lehenengo kantearen izenburua da. Pailazoen ikur horrek merezidu eban omenaldia eta kanta legez egin deutsagu. Baina, batez be, konbita eskaini gura izan deutsiegu euskal ume guztiei, baita euren gurasoei be, sudur gorria jantzi eta barruak libre ixteko. Biziterapia ederra baita'.

Disko hau batez be ume txikienei eta euren gurasoei eskainita dago. 'Hogeita hamabost urte pailazotzan bete ditugu aurten. Berrehun mila biderrez galdetu deuskue kazetariek: asko aldatu dira umeak zuek hasi zinienetik?. Gure erantzuna beti berbera izaten da: umeak oso gitxi aldatu dira, kanpoko parametroak aldatu jakez. Baina gurasoak bai aldatu dira, asko ganera. Gehienek Guraso Eskolara joan beharra dabe'. Hemen dozue Eskola horretarako laguntzino parebakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu