Gorilla Biscuits hardcore taldeak kontzertua emongo dau Durangoko Plateruenan

Bizkaie! 2007-09-25 10:59   Musikea

Gorilla Biscuits New Yorkeko hardcore talde mitikoak kontzertu bat eskainiko dau barikuan, hilak 28, Durangoko Plateruena kafe antzokian, gaueko 22:00etan hasita. Estadubatuarrakaz batera, Leihotikan talde iruindarrak eta Burgoseko Still Life taldeek joko dabe.

Gorilla Biscuits New Yorkeko hardcore talde mitikoak kontzertu bat eskainiko dau barikuan, hilak 28, Durangoko Plateruena kafe antzokian, gaueko 22:00etan hasita. Estadubatuarrakaz batera, Leihotikan talde iruindarrak eta Burgoseko Still Life taldeek joko dabe.

Agnostic Front taldearen jarraitzaile zirala, Arthur Smiliosek eta Anthony Civarellik sortu eben Gorilla Biscuits 1980ko hamarkadearen amaieran. Lehenengo kontzertuan Token Entry taldeko bateriaren laguntzinoa izan eben, eta laster grabau zituen Gorilla Biscuitsen lehenengo demoak; hor etorri zan taldearen lehenengo kantua, ‘Better Than You’, Revelation Recordsek bilduma batean sartu ebana. Zigilu horrek atara eban taldearen izen bereko lehenengo diskoa 1988an.

Europa eta AEBtatik zenbait bira egin ondoren, 1989an kaleratu zuten bigarren eta azken diskoa: ‘Start Today’. Revelation Recordsen ordura arteko diskorik salduena izan zan. Geroago disko barri baterako abestiak idazten hasi ziran, baina diskoa ez zan inoiz argitaratu, 1992an banandu egin baitziran, bakotxak bere proiektuei ekiteko.

Ordutik bi aldiz batu dira: 1997an eta 2005ean. Bi hitzorduak CBGB aretoan izan ziran, New Yorkeko klub mitikoaren diru arazo larriak konpontzen laguntzeko. 2006ko udan barriro itzuli ziran errepidera, eta aurten bira luze bat egiten dabilz Europan zehar. Aukera parebakoa izango da Bad Brains, Middle Class, Minor Threat, Black Flag edo Agnostic Front-egaz batera hardcorearen talde handienetakoa taula gainean ikusteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu