Gu Ta Gutarrak taldeak urrian kaleratuko dau bere lehenengo diskoa

Bizkaie! 2007-09-24 14:56   Musikea
‘Bertso barriak eta lagun zaharrak’

Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek euskal herriei, berbeari, gauari, maitasunari, politikeari, amesei, amorruari zein bizipozari jarritako bertsoak dira lanaren oinarri.

Gu Ta Gutarrak taldeak diskoa kaleratuko dau datorren urrian. Zezeiletik 20 herri baino gehiagotan euren bertsokantak plazaratu eta gero, CD batean batuko ditue Gu Ta Gutarrak taldekoek.

Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek euskal herriei, berbeari, gauari, maitasunari, politikeari, amesei, amorruari zein bizipozari jarritako bertsoak dira lanaren oinarri.

Josu Zabalak herri-musikatik abiatuz rockaren eragin nabariakaz sorturiko doinuz jantzi ditu bertsokantuok, ‘gutako bakotxaren barruan bizi diran hamaika gutarrei buruzko bertsokantak’, Lanku bertso zerbitzuko iturriek azaldu dabenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu