Sugan taldeak jarri deutso musikea ‘Pilotari’ telesail barriari

Bizkaie! 2007-09-21 15:35   Musikea

Telesaila 13 astez emitiduko da, domekaro, 22:00etatik aurrera. Taldeak urriaren 7an emitiduko dan kapituluan be parte hartuko dau.

Sugan taldeak datorren irailaren 23tik aurrera ETB1ean emitiduko dan Pilotari telesail barriaren sintonia egin dau. Telesaila 13 astez emitiduko da, domekaro, 22:00etatik aurrera. Taldeak urriaren 7an emitiduko dan kapituluan be parte hartuko dau.

Berbak aldatuta, taldearen lehen diskoaren ‘Irakurketa’ kantearen moldaketa da telesailarentzako egindako lana. Kantuaren egilea Garazi Zabaleta da, Sugan taldeko pianojolea, konpositorea eta kanta-idazlea.

Sugan taldeak pop-rock musikea jorratzen dau baina askotan rockerako joerea. Maria Amolategiren ahotsak hutsune guztiak beteten ditu eta Garazi Zabaletaren pianoak kanten oinarria finkatzen dau. Elixabet Bufandak ahotsak egiten ditu, Victor Sanchez baterian dago eta Jon Eskisabelek bajua zein gitarrea joten dau, kantearen arabera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu