Garik irailaren 27an aurkeztuko dau ‘Esperantzara kondenatua’ disko barria

Bizkaie! 2007-09-21 11:27   Musikea

Abeslari eta musikari legazpiarrak bakarkako bosgarren diskoa aurkeztuko dau. Rock ikutuagaz, letra sakon eta biziak jaso ditu lanean, tartean José Luis Padrón-ek, Jon Maiak, Jon Benitok eta Roberto Mosok idatzitakoak.

Gari abeslari eta musikari legazpiarrak bakarkako bosgarren diskoa aurkeztuko dau irailaren 27an. ‘Esperantzara kondenatua’ izenburupean, Fran Iturbegaz koproduzidutako 11 kanta barri dagoz lanean. Elkar diskoetxeko arduradunen esanetan, ‘orain arteko bere lanik onena da, rock puruagoa eta erraietakoa agiri dauena’.

Letrak, ‘sakonak eta biziak’, José Luis Padrón-ek, Jon Maiak, Jon Benitok eta Roberto Mosok idatzi ditue eta azaleko, atzeko azaleko eta barrualdeko irudiak Alberto García-Alix (1999ko Espainiako Fotografia Saria) artista ezagunak egin ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu