Chayannek bertan behera itxi dau Bilboko Aste Nagusiko kontzertua
2007-08-03 02:00 MusikeaAbeslari eta jantzariak kontzertu-birea beranduago hastea erabagi dau. Bilboko Udala Chayannek itxitako lekua beteteko beste kontzertu bat lortzeko lanean dabil orain.
Chayannek abuztuaren 18an Bilbon eskaini behar eban emonaldia bertan behera geratu da, abeslari eta jantzariak kontzertu-birea beranduago hastea erabagi dauelako.
Radiation enpresa sustatzaileak (kontzertuaren antolatzailea) azaldu dauenez, Chayannek Malagan emon behar eban kontzertua be bertan behera geratu da eta Gasteizen eskainiko dauen emanaldiaren data aldatu dute (abuztuaren 25ean izango da).
Hasiera batean, Chayannek abuztuaren 10ean hasi behar eban kontzertu-birea, baina azkeneko momentuan abuztuaren 25era arte atzeratu dau.
Enpresa sustatzailea Bilboko kontzertuaren data aldatzen saiatu zan eta emonaldia 24ean edo 25ean egitea proposatu eban. Halanda be, ezinezkoa izan da, data horreetako kontzertuak be lotuta dagozalako.
Bilboko Udala Chayannek itxitako lekua beteteko beste kontzertu bat lortzeko lanean dabil orain.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!