Kantaurialdeko musikea barriro protagonista Sopuertako Mendebala Jaialdian

Bizkaie! 2007-06-27 02:00   Musikea

Kantauriagaz hartu-emon historikoa edota zuzena mantentzen daben komunidadeetatik etorritako taldeak batuko dira garagarrilaren 6an eta 7an Sopuertako Mendebala Jaialdian. Mielotxin, Hevia, Sagarroi, Naheba, Milladoiro eta Banda Potemkin taldeek osotzen dabe aurtengo egitaraua.

Kantauriagaz hartu-emon historikoa edota zuzena mantentzen daben komunidadeetatik etorritako taldeak batuko dira garagarrilaren 6an eta 7an Sopuertako Mendebala Jaialdian.

Orain arte legez, egun bitan izango dira kontzertuak baina antolatzaileen esanetan, ‘barikuko egitarauari indar gehiago emotea da gure helburua’. Hori dala eta, barikuan, garagarrilak 6, gaueko hamarretatik aurrera, Mielotxin, Hevia eta Sagarroi taldeek zabalduko dabe jaialdia. Mielotxin taldea Tafallatik dator eta egiten daben folk fusion musikeari esker Mendebala Jaialdiaren III. maketa lehiaketea irabazi eben. Hevia (José Ángel Hevia Velasco) ‘aurtengo jaialdiko apostu gogorrena da’. Tradizinoko folklorea oinarri modernoagaz buztartzen dau musikari asturiarrak. Azkenik, Iñigo Muguruzaren eskutik sortutako Sagarroi taldeak euskeraz kantauko ditu ikutu internazionalistez jositako kantak.

Hurrengo egunean, garagarrilak 7, Naheba kantabriarrakaz hasiko da gaua. Soinu akustikoetan oinarritutako musikea egiten dabe, ‘Eskozia, Irlanda eta Kantabriako musika tradizionalaren eragin nabarmenagaz’. Ostean, Galiziako Milladoiro talde historikoak joko dau eta jaialdiari amaierea lurralde bereko Banda Potemkin taldeak emongo deutso, jai-giroan.

Kontzertuez gan, iluntzeko zortzietatik aurrera artisautza-azokea izango da, goizaldeko ordubiak arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu