‘Kantuketan’ zikloak Oskorri, Txuma Murugarren, Berri Txarrak eta Lisabö batuko ditu Getxon

Bizkaie! 2007-04-26 02:00   Musikea

Maiatzaren 3tik 5era bitartean egingo da Getxon ‘Kantuketan’ musika-zikloa, Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuaren eta Kultur Etxearen eskutik. Aurten, ganera, umeei zuzendutako ikuskizunak be izango dira: ‘Egin Kantu!’ telebista-saioa eta Haur Kantari Txapelketea. Sarrerea dobakoa izango da ekitaldi guztietan.

Maiatzaren 3tik 5era bitartean egingo da Getxon ‘Kantuketan’ musika-zikloa, Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuaren eta Kultur Etxearen eskutik. Aurtengo edizinoan, estilo ugari izango dira entzungai, izan be, Oskorri, Txuma Murugarren, Berri Txarrak eta Lisabö taldeek eskainiko ditue kontzertuak.

Antolatzaileek adierazo dabenez, ekimenaren helburu nagusia euskal musika-talde eta artistarik onenak batzeko topagune bihurtzea da. Ganera, zikloak euskal musikearen aniztasuna ezagutzera emon gura dau. Hori dala eta, zikloak oso musika-estilo desbardinak batu ditu, folk musikatik hasi eta rock musikara arte, tartean pop eta egile-kantak ahaztu barik. Aurten, ganera, umeei zuzendutako ikuskizunak be izango dira: ‘Egin Kantu!’ telebista-saioa eta Haur Kantari Txapelketea. Sarrerea dobakoa izango da ekitaldi guztietan.

Aurten, ETBko ‘Egin Kantu!’ umeentzako ikuskizun ezagunagaz hasiko da zikloa. Ikuskizuna maiatzaren 3an izango da eta, bertan, partaideek euren kantarik gustukoenak kantauko ditue lagunen eta familiako kideen aurrean. Saioa Erromoko Santa Eugenia plazan izango da, 17:00etan.

Bestalde, 19:30etik aurrera, Oskorri taldearen ‘The Pub Ibiltaria’ ikuskizuna hasiko da. Ekimen honek 11. urteurrena ospatuko dau aurten eta, Oskorriren eskutik, publikoa izango da protagonista nagusia. Kontzertuan betiko kantak entzun ahal izango dira eta baita taldeak berak berreskuratutako beste hainbat be.

Kontzerturako gonbidapenak, dobakoak, Algortako Kultur Etxean jaso daitekez eta, maiatzaren 3an, Getxoko Antzokiko txartel-leihatilan, saioa hasi baino ordubete lehenagotik.

Biharamunean, maiatzak 4, egile-kantak hartuko dau tradizinozko musikearen lekukoa. ‘Euskal egile rock’ dalako estiloaren ordezkari nagusienetarikoa dan Txuma Murugarrenek joko dau formato akustikoa eta elektrikoa buztartuz. Kontzertua Algortako Piper's Irish Puben izango da, 20:00etan.

Maiatzaren 5ean, gaztetxuak protagonista izango dira barriro be Haur Kantari Txapelketan. Ekimen honek hiru helburu nagusi ditu: galtzear edota ia ahaztuta dagozan kantuak gogoratzea, euskal kantuaren aberastasuna zabaltzea eta kanta eta kantari barriak plazaratzea. Ekitaldia Getxo Antzokian izango da, 17:00etan.

Azkenik, zikloa amaitzeko, saio bikotxa egingo da Algortako Portu Zaharrean. Bertan talde bik joko dabe 20:00etatik aurrera: batetik, Berri Txarrak hirukotea, Alemaniatik etorri barria; bestetik, Lisabö talde eklektikoa, ‘Ezlekuak’ azken diskoa aurkezteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu