‘Vuelos’, Rogelio Botanzek azken urteotan bizitakoen bildumea

Bizkaie! 2007-04-26 02:00   Musikea

Kantu zahar eta barriagoak buztartu ditu Rogelio Botanz kantautoreak ‘Vuelos’ diskoan gaietan (maitasuna, maitasunik eza, aitaren oroitzapen eta anekdotak, umorea, ekologia, jenteari deia..), kantuetan (15) eta parte-hartzailetan zabala eta aberatsa da sano legazpiar-kanariar sortzailearen diskoa barria.

Kantu zahar eta barriagoak buztartu ditu Rogelio Botanz kantautoreak ‘Vuelos’ diskoan gaietan (maitasuna, maitasunik eza, aitaren oroitzapen eta anekdotak, umorea, ekologia, jenteari deia..), kantuetan (15) eta parte-hartzailetan zabala eta aberatsa da sano legazpiar-kanariar sortzailearen diskoa barria.

Bihotzaren barren-barrenetik ataratako kantuak dakarz oraingoan be. Kantuetako berba eta musika gehienak berak sortutakoak dira, ‘Polucion’ (Pedro Garcia Cabrera), ‘Kontuak eskatzen’ (Gabriel Aresti), ‘Arre mandako’ (Herrikoia) eta ‘Aitak eman zion’ (Iñaki Aurrekoetxea) izan ezik.

Puntos suspensivos taldeagaz batera grabau dau diskoa baina, esandako moduan, kolaborazinoak partidea izan dira. Jose Antonio Ramos, Kepa Junkera, Trio en serie, Arkaitz Miner, Koldo Lizarralde eta Javi Botanz. Horrezaz gan, aitagarria da diskoaren liburuxkan agiri diran diseinua eta marrazkiak alabeak, Julia Botanzek egin dituala.

Rogelio Botanz Legazpian jaio zan 1956an baina 30 bat urte daroaz Kanarietan. Azkar sartu zan bertako kulturearen korronte indartsuan eta ‘Taller Canario de la Cancion’ lantaldearen hiru sortzaileetako bat izan zan, Andres Molina eta Pedro Guerragaz batera. Taillerra jatorri guztietako musikarien topagune bihurtu zan eta Botanz jn.aren diskoetan hainbat kolaboratzailek parte hartu dabe, besteak beste, Aute, Sabina, Ana Belen Quintin Cabrera, Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin edo Tapia eta Leturia.

Rogelio Botanzen disko barriko kantuak zuzenean entzun ahal izango dozuez datozen egunotan:

- Gaur, apirilak 26, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan.
- Apirilaren 27an, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, gaueko 22:30etan.
- Apirilaren 28an, Lekeitioko kultur etxean, arratsaldeko 20:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu