Kate Rusby musikari ingelesak Bilboko Euskalduna Jauregian joko dau hilaren 29an

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   Musikea

Kate Rusby musikari ingelesak ‘The Girl Who Couldn't Fly’ bere seigarren diskoa aurkeztuko dau apirilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dauen kontzertuan. Emonaldia iluntzeko 20:30etan hasiko da eta ‘Musiketan’ zikloaren barruan dago.

Kate Rusby musikari ingelesak ‘The Girl Who Couldn't Fly’ bere seigarren diskoa aurkeztuko dau apirilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dauen kontzertuan. Emonaldia iluntzeko 20:30etan hasiko da eta ‘Musiketan’ zikloaren barruan dago.

Ingalaterrako musika akustiko onenaren adibide erakargarri honetan, Kate Rusbyk balada tradizionalak zein berak idatzitako abestiak buztartu ditu. 31 urteko musikariak gogor egin dau lan azken hamarkadan berak maite duen musika horren alaitasuna entzuleria zabalago bati ezagutarazteko.

Bere bakarkako lehen lanetik (‘Hourglass’, 1997) ‘Underneath The Stars’ diskoaren heldutasun sendoraino, Rusbyren aurrerapena mirespenez jarraitu dauen edonor mugarik barik maiteminduko da ‘The Girl Who Couldn't Fly’ izenekoagaz.

Diskoaren hasierea dan abesti kutsakorretik, ‘Game Of All Focus’ tradizionalaren konponketa sentsualetik, BBCren marrazki bizidunen telesaio baterako sortutako ‘Little Jack’ Frost bonus trackeraino, diskoari kalidadeak, gogo biziak eta dibersinoak ganezka egiten dabe.

’Nire lehen maitasuna zaharrena da, istorioak kontetan dituen abestiak. Egia esan, ez dago ezer hoberik hilketa bati buruzko balada luze eta eder bat baino. Horrek esan nahi dau idazten dodazan abesti gehienak istorioetan oinarritzen dirala. Uste dot horrexegaitik abesti tradizionalen itxura daukiela. Oker ez banago 'Old Man Time' (Hourglass diskokoa) izan zen mueta horretako idatzi neban lehen abestia, eta ordudanik beste hiruzpalau gehiago egon dira’, azaldu dau musikari ingelesak.

Rusbyk berak esan dau orain arteko bere lanik onena dala, eta tristura puntu bat dariola deritzo. Robert Burnsen poemakaz Eddie Readerrek grabau eban disko bikainean parte hartu eban Kevin McCrae biolontxelo-jole ospetsuak ‘The Girl Who Couldn't Fly’ diskoan parte hartu eta hari-konponketetarako proposamen interesgarriak egin ditu. Istripu batean hil zan diskoa amaitu aurretik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu