Musikearen Egunean parte hartzeko deia egin dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2007-04-20 02:00   Musikea

Interprete profesionalei zein zaletuei egindako deialdi honen helburua 1992an ospatzen hasi zan europar jai honetan herritarren parte-hartzea ahalik eta gehien sustatzea da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak estilo guztietako musikariei dei egin deutse, taldeei zein bakarlariei, bagilaren 21ean ospatuko dan Musikearen Europako Eguneko ospakizunetan parte hartzeko. Interprete profesionalei zein zaletuei egindako deialdi honen helburua 1992an ospatzen hasi zan europar jai honetan herritarren parte-hartzea ahalik eta gehien sustatzea da.

Orain dala zazpi urtetik hona, Bilbok bat egin dau Musikearen Europako Egunean ekitaldiak antolatzeko ohitureagaz, uriburuaren erdialdean eta auzoetan makina bat eszenatoki jarrita. Ekimen honen helburua kontzertuak kalera eroan eta ekitaldietara ahalik eta jente gehien erakartea da, edozein genero eta estilo batuta eta musikari profesional zein amateurren doinuak tarteko dirala.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak 94 423 37 96 telefonoa zabaldu dau ospakizunean parte hartu gura daben bakarlari eta taldeei zuzenduta. Ganera, musikeguna@ayto.bilbao.net posta elektronikora be jo daiteke, maiatzaren 4a baino lehenago izena emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu