Bilborock aretoaren 10. urteurrena ospatuko da apirilean
2007-03-26 02:00 MusikeaApirilaren 12tik 14ra bitartean, estilo danetako 21 talde izango dira aretoan, tartean zazpi banda euskaldun. Kontzertuak grabau egingo dira, diskoa atarateko helburuagaz.
Bilborock-La Merced areto bilbotarrak hamar urte beteko ditu datorren apirilean, eta, hori dala eta, hainbat kontzertu antolatuko dira hamargarren urteurrena ospatzeko. Irudi barritua aurkezteko aukera ederra izango da, ganera, Bilborock zer dan eta zein asmo dauen agertu gura dau aretoaren irudi barriak. Bilboko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi Jon Aritz Bengoetxeak aurkeztu dau aretoaren hamargarren urteurrena ospatzeko antolatutako programazinoa.
Holan, estilo danetako 21 talde izango dira aretoan, tartean zazpi banda euskaldun. Apirilaren 12an, La Inconsciencia de Uoho, Airless-Robert Rodrigo, Macarrada, Yakuzi, Chico y Chica eta Standard taldeek joko dabe. Apirilaren 13an, Kepa Junkera, Free Martino, Ya te Digo, Idi Bihotz, Parabellum-Puro Chile, Valhalla eta The Panik Punkers izango dira taula ganean. Hurrengo egunean, apirilak 14, Rafa Rueda, Bosco el Tosco y su Puta Banda, The Cherry Boppers, Zea Mays, Wcd, Gris Perla, Afrika eta Audience-Eten taldeen eguna izango da. Talde bakotxak 15 minutuko tartea izango dau joteko. Emonaldia grabau egingo da, gero diskoa kaleratzeko eta talde guztiek egin beharko dabe beste talde edo artista baten bertsinoa. Gauzak holan dirala, Marc Bolan, Van Morrison, Jane's Addiction, MCD, Parabellum, Accept, Ama Say, The Velvet Underground, Los Coyotes, Radio Futura eta At The Drive In taldeen kanten bertsinoak entzungo dira, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!