Musikearen ganeko hiru liburu barri

Bizkaie! 2006-11-30 01:00   Musikea

Nobelea, poesia, ipuina... Genero horreek dira nagusi liburudendetan. Baina, oraingoan, hiru lan barri eta desbardin aukeztu ditu Paper Hotsak argitaratzaileak, musika-taldeen ganekoak: Joxi Ubedaren 'BAP: Bai, horixe'; Xabi Bordaren 'JOTAKIE: Urolan pop'; eta Jon Gurrutxagaren 'RORY GALLAGHER, Kemena eta leialtasuna'.

Nobelea, poesia, ipuina... Genero horreek dira nagusi liburudendetan. Baina, oraingoan, hiru lan barri eta desbardin aukeztu ditu Paper Hotsak argitaratzaileak, musika-taldeen ganekoak: Joxi Ubedaren 'BAP: Bai, horixe'; Xabi Bordaren 'JOTAKIE: Urolan pop'; eta Jon Gurrutxagaren 'RORY GALLAGHER, Kemena eta leialtasuna'.


BAP: Bai, horixe

Joxi Ubeda ibarratarrak Andoaineko taldearen 80ko eta 90eko hamarkadetako kantak ekarri ditu gogora liburuan. ‘BAPen kontzertuak jaiak ziran’. Holan laburbildu dau autoreak taldearen filosofia, ‘Do it yourself’ leloari eutsita.


JOTAKIE: Urolan pop

Xabi Borda azpeitiarrak igaz jaso eban liburua idazteko proposamena eta ‘ez zan erraza izan taldea aukeratzea eta ni ez naz Jotakieren zale amorratua baina berezitasun asko ditue: nire zonaldekoak dira, ni jaio nintzanean hasi ziran joten eta euren musikea entzuten hasi nintzanean desegin zan taldea’. Informazinoa batu eta alkarrizketa piloa egin ostean, azken emoitzea liburudendetan topau zeinkie honezkero.


RORY GALLAGHER: Kemena eta leialtasuna

Jon Gurrutxaga arpegi ezaguna da honezkero, Arima Beltza eta Uek taldeei esker eta baita telebistan egin dituan agerpenak dirala eta. Oraingoan, idazteari ekin deutso eta hasieratik argi eukan nazinoarte mailako rockero baten ganeko zeozer egingo ebala. ‘Dokumentazinoa batzerakoan konturatu nintzan gaztelaniaz ez dagoala ia ezer musikari honen ganean. Ingelesez, egon badago baina, halanda be, gitxi’. Beraz, Gurrutxagak gogor egin behar izan dau lan informazinoa sailkatzeko. Halanda be, suberte berezia izan dau eta Donald Gallagher, artistearen anaia alkarrizketatzeko aukerea izan dau.

‘Gallagherrek Euskal Herrian eskainitako bost kontzertuei jarri deutset atentzino berezia’. Horreen eta beste hainbat konturen ganean egiten dau berba Gurrutxagak bere lehenengo liburuan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu