Bidebaten bigarren diskoa: ‘mina eta ezina’

Saioa Torre Gereketa 2006-11-22 01:00   Musikea

Hamaika urteko ibilbide luzearen ostean, hamaika kantuz osotutako bigarren diskoa aurkeztu dau Bide Bat taldeak. Arrigorriagako laukoteak argi izan dau hasieratik zer lortu gura izan dauen ‘Mina eta ezina’ lanagaz eta, horregaitik, ‘grabazinoa bera be errazagoa izan da’, Baga Biga diskoetxeko Agus Barandiaranen esanetan.

Metal doinuak guztiz baztertu barik, Borja abeslariaren ahotsari garrantzia gehiago emon deutse oraingoan. Raul de Paz gitarreak azaldu dauen legez, ‘lehenengo diskoan baino argiago geunkan nondik jo eta kantariaren ahotsak metaletik urruntzen lagundu deusku; horri esker, disko hau biribila da, gitarren doinu leunago horreek bateriak biribiltzen ditu’.

‘Mina eta ezina’ lanaren berezitasunak, abeslariaren esanetan, bi dira: ‘batetik, metaletik urrundu izana, horrek gozotasuna emon deutso lanari; bestetik, ahotsak pisu gehiago hartu dau aurreko lanean baino’.

Lanaren izenburuak zeozelako etsipena sentiarazoten dau eta, azken batean, ‘bizitzako ohiko kontuez egiten da berba abestietan’. Maitasuna edota hipokresia hartu ditue berbagai arrigorriagarrek.

Diskoa Boluetako Baga Biga estudioetan grabau dabe urrian Kike Mora teknikariaren gidaritzapean. Aitatzekoa da lanean Urgabe taldeko Mikel Romerok egindako kolaborazinoa. Barandiaranen esanetan, ‘kolaborazino horreek ikutu poperoa emon deutso diskoari’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu