‘Aterqueens’, Aterkings markinarren bigarren lana kalean

Bizkaie! 2006-11-22 01:00   Musikea

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeagaz alkarlanean atara dau bigarren diskoa Aterkings taldeak. Amorotoko Musikorta estudioan grabautako azken lan hau aurreko lanaren jarraipena da eta, beraz, rock & roll doinuak dira nagusi oraingoan be.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeagaz alkarlanean atara dau bigarren diskoa Aterkings taldeak. Amorotoko Musikorta estudioan grabautako azken lan hau aurreko lanaren jarraipena da eta, beraz, rock & roll doinuak dira nagusi oraingoan be.

‘Aterqueens’ diskoan euskeraz abestu dabe gehienbat, baina ingelesezko eta gaztelerazko kantak be badagoz. New York Dolls eta Ramonesen taldeen eragina nabaria da disko horretan, bai barrutik, bai kanpotik, diskoko azaletan bi talde horreen antzera mozorrotu dira eta.

Ohiko gaiak landu ditue Aterqueens diskoan: denporea alperrik galtzen ez dabenak, auzoko txuloak, behe-auzoetako mutil arazotsuak, neska gaiztoak, alkohola, gaua, arerioak...

Señor No taldeagaz batera emongo dabe diskoaren lehen aurkezpen kontzertua Markinako Uhagon kultur etxean, abenduaren 30ean. Urtarriletik aurrera Euskadin ez eze, Madrilen eta Asturiasen kontzertuak emoteko asmoa dabe.

2000an sortu eben taldea Markina eta Elgoibarreko musikariek. Hasieran ondo pasetea zan helburua eta ez eben diskorik grabetako asmorik. Halan da be, jarraitzaileen eskariz, maketea grabetea erabagi eta euren burua ezagutzera emon eben. 2005ean lehen lana heldu zan, Urdulizko Tio Pete estudioan grabautako ‘Rock and Roll’; 60ko hamarkadako garajea, punka eta rock-and-rolla buztartuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu