Maltzeta trikitilaria hil da
2006-09-12 02:00 MusikeaJuan Garate Alkorta Maltzeta (1924-2006) Azkoitiko Urrategi bailarako Maltzeta-Etxetxo baserrian jaio zan. Bizitza osoa musikeari eskaini ostean, 82 urtegaz hil da trikitilaria.
Juan Garate Alkorta Maltzeta (1924-2006) Azkoitiko Urrategi bailarako Maltzeta-Etxetxo baserrian jaio zan. Bizitza osoa musikeari eskaini ostean, 82 urtegaz hil da trikitilaria. Haren aldeko hilera-elizkizuna Hondarribiko Marina elizan izango da irailaren 13an, eguaztena, 19:00etan.
Bizitzea
Musikea txiki-txikitatik bizi izan eban, aita dultzaineroa eukalako. Berak, barriz, trikitixearen alde egin eban eta 16 urtegaz erosi eban lehenengo eskusoinua 36ko gerrea amaitu eta laster.
Azkoitia-Azpeitia inguruetan laster egin zan ezaguna eta Joxe Mari Aranberri Madarixa Txikixe-gaz joten hasi zan. ‘Umetatik ikasten zan jantzan egiten. Erromerietan, bazter batean umeek be jantzan egiten eben. Gaur, barriz, gauez egiten da jaia eta ez da orduan legez ikasten jantzan, eta jantzan egiteko ordua ailegetan danean, ez dakiena lotsatu egiten da’, esaten eban Maltzetak.
Ibilbide luzean trikitiak emon dituan izen ezagun gehienakaz jo eban. Zabale pandero jotzaileagaz batera hamaika plaza alaitu ebazan eta alaba Mamen koskortu zanean, ha izan eban alboan panderoagaz eta kantari.
Diskografia
Hiru disko atara ebazan, hirurak Mamen Garate alabeagaz. Azken diskoa 2001ean aurkeztu eban, Negarrez abesten dut (Triki Elkarlanean). 'Ez da guzurra negarrez kantetan dodala; sentimentu baten ganean begietan negarra sortzen da, begiak iturri bihurtzen dira’, esan eban diskoaren aurkezpenean.
Disko hori kaleratu aurretik, EITBk antolatutako omenaldia jaso eban Azkoitian. Azken omenaldia igaz izan eban, Zabaletagaz batera Azkoitiko Martitte auzoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!