Bilboko Udal Musika Eskoleak ikasturte barriari ekingo deutso gaur 1.300 ikaslegaz

Bizkaie! 2006-09-11 02:00   Musikea

Danetara, 1.300 ikaslek hasiko dabe gaur, irailak 11, 2006-2007 ikasturtea Bilbao-Musikaren menpeko Bilboko Udal Musika Eskolan. Kopuru hau eskolearen aurreko ikasturteko eskaintza baino handiagoa da.

Danetara, 1.300 ikaslek hasiko dabe gaur, irailak 11, 2006-2007 ikasturtea Bilbao-Musikaren menpeko Bilboko Udal Musika Eskolan. Kopuru hau eskolearen aurreko ikasturteko eskaintza baino handiagoa da. Orduan, 1.227 ikaslek parte hartu eben danetara udal erakunde honetako eskoletan. Udal Eskolarako eskaria handitu egiten da urtetik urtera, eta esangura horretan, gaur hasiko dan ikasturteak aurrekoak baino % 6 ikasle gehiago izango ditu.

Ikasgaiei jagokenez, oraingo ikasturteak ez dau nabarmentzeko moduko barrikuntzarik ekarriko, aurreko ikasturteetan ezarritako erispideei jarraituz normaltasun osoz. Ohikoa dan legez, teklatuak (pianoa) eta gitarrea, klasikoa nahiz elektrikoa, izan dira eskaririk handiena izan daben musika tresnak.

Instrumentu baten erabileran eta musika-lengoaian trebatzeko gitxieneko edadea zortzi urtetan ezarrita dago eta eskola honen irakaskuntza-eskaintzeak kantua, musika instrumental sinfonikoa, jatorri tradizionaleko musika instrumentala eta dantza, instrumentu polifonikoak eta era askotako jokerak (jazz, rock, pop, musika elektronikoa...) batzen ditu. Eskoleak 25 instrumentu espezialidade eskaintzen ditu gitxi gora-behera, baita Musika-Informatikea, Instrumentu-Taldea, Harmonia eta inprobisazinoa edota Musikearen Historia lako ikasgaiak be, besteak beste.

BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailaren menpeko organismo autonomoa da, eta Musika Eskolea, Udal Bandea, Txistulari Bandea eta Ikasfolken kudeaketearen arduraduna. Era berean, kultura musikala sustatu eta zabaltzeko ardurea dauka, baita urian bertan egiten diran ekintzena be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu