Getxoko XI. Folk Jaialdiak munduko doinuak izango ditu protagonista irailaren 1etik 4ra

Bizkaie! 2006-08-23 02:00   Musikea

Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdiaren XI. edizinoan Salif Keita, Kepa Junkera, Hedningarna eta Enzo Avitabile i Bottari izango dira kontzertu nagusietan baina beste zortzi talde jardungo dira, irailaren 1etik 4era bitartean.

Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdiaren XI. edizinoan Salif Keita, Kepa Junkera, Hedningarna eta Enzo Avitabile i Bottari izango dira kontzertu nagusietan baina beste zortzi talde jardungo dira, irailaren 1etik 4era bitartean.

Egitarauan, musika emonaldiez gan, bestelako jarduerak be izango dira: Bidezko Azokea, Munduko Azokea, Munduko Terraza, kaleko banden desfileak eta beste.

Urtero bezela, eguna hasteko, arratsaldeko kontzertuetako talde eta artisten emonaldia izango da, Erromoko Santa Eugenia plazako karpan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Kontzertu nagusiak gaueko 21:30etan hasiko dira (irailaren 4an arratsaldeko 20:00etan hasiko da) Areetako Geltokiko plazako karpan; honeek amaitu ondoren, gaueko 23:15 inguruan, Munduko Terrazan (Erromoko Santa Eugenia plazan) gaueko kontzertuak egingo dira.

Gainera, umeentzako saio bereziak egongo dira jaialdian. Kontzertuez gan, Eskoziako, Bretainiako eta Italiako kale-bandek desfileak egingo dabez Getxoko kaleetan. Kontzertu nagusiei dagokienean, aurten Hedningarna laukoteak emongo deutso hasierea jaialdiari. Talde hau 1987an sortu zan eta Suediako talderik arrakastatsuena bilakatu da. Era berean, Suedian bertan sortutako ‘Folk Under Paverka’ (‘folkaren eragina’, bertako hizkuntzan) musika-korrontearen zutabeetako bat da. Musika talde honetako kideek eurek sortutako antxinako musika-tresna tradizionalak erabilten dabez. Euren musikan soinu tradizionalak eta erritmo elektronikoak buztartzen dabez.

Sari garrantzitsu ugari lortu ditu laukote honek, besteak beste, Grammy sarien Folk Diskorik Onenaren atalean izentauta egon da.

Irailaren 2an, Salif Keita Maliko musikari ospetsuaren txandea izango da. Keita mundu osoan ezaguna da afropop estiloaren bultzatzaileetako bat izateagaitik. Bere ahotsaren kalidade aparta eta zuzenean eskaintzen dituan saioak ditu ezaugarri nagusi eskarmentu handiko musikari honek.

Jaialdiaren erdialdean, irailaren 3an, Enzo Avitabile musikari italiarrak joko dau Getxon, Bottari familiako perkusionisten laguntzinoagaz. Artista honek tarantellaren aberria Campaniako (Napoli) eskualdeko tradizinoa berreskuratu dau eta Mediterraneoko beste hainbat erritmogaz uztartu ditu, musika barri bat sortzeko asmotan.

Azken egunean, irailaren 4an, Kepa Junkerak bere azken lana aurkeztuko du Getxon: ‘Hiri’, hain zuzen be. Disko hau erreferentziako musikari gisa daukan bermearen azken fruitua da. Bitakora kaiera baten antzera, ‘Hiri’-k istorio zirraragarriak eta sentsazino errepetidu ezinak batzen ditu.

Lan honen erakargarritasun musikal eskuzabalaren oinarria da, batez be, musikari bilbotarrak giro etniko garaikideak sortzeko daukan gaitasun itzela. Bere azken diskoan, Kepa Junkerak giro txundigarri eta edegiak sortu ditu entzulea sorgindu eta atrapetako. Era berean, hainbat erritmo mota buztartu ditu, hizkera barriak eta kulturen arteko ulermenerako lurralde barriak bultzatzeko asmotan.

Jarduera osogarriei jagokenez, ikus-entzuleek Bidezko Merkatua bisitau ahal izango dabe. Ekimen honen bidez Ipar eta Hegoaren arteko bidezko merkataritzEa sustatzen da, eta hainbat GKEren batera antolatuta egongo da. Bestalde, jatorri anitzeko artisau produktuak Munduaren Merkatura itzuliko dira Koan Elkarteari esker. Eta, azkenik, beste herrialde eta kultura batzuetako gastronomiak be bere lekua izango dau Munduko Terrazan. Ekimen hau Euskadiko Munduko Medikuak erakundearen eskutik egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu