Urgabe grabazino lanetan buru-belarri

Bizkaie! 2006-08-22 02:00   Musikea

Lan barri honek, Urgaberen azken diskoak hartu eban bidetik jarraituko dau estiloari jagokonez, gitarrei presentzia handia emonaz eta ahots sendo eta melodiko bategaz.

Urgabe buru-belarri dabil bere disko barria izango dana preparetan; pasa dan astean sartu ziran Bilboko baga-biga estudiora grabazino lanak egiteko asmoagaz eta nahasketak, barriz, aurrerago egingo dabez Donostian, Elkarrek bertan dituan estudioetan.

Lan barri honek, Urgaberen azken diskoak hartu eban bidetik jarraituko dau estiloari jagokonez, gitarrei presentzia handia emonaz eta ahots sendo eta melodiko bategaz.

Taldearen laugarren diskoa izango dan hau, Oihuka diskoetxearen eskutik kaleratuko da eta bertan kolaborazino garrantzitsuren bat be izango da.

Urgabe taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu irailean Bizkaian; Larraurin, hilaren 23an, Laukizen 29an eta Zallan, irailaren 30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu