Irailaren 4an, Getxoko Folk Jaialdian aurkeztuko dau Kepa Junkerak 'Hiri' diskoa

Bizkaie! 2006-08-21 02:00   Musikea

Musikari bilbotar honen lanetan arrunta dan legez, kolaboratzaile multzo handia topauko dogu disko honetan be. Munduko herrialde desbardinetatik etorri diran kolaboratzaile horreek kutsu berezia emongo deutse hemendik gitxira aurkeztuko dan lan barri horri.

Oraingo honetan, produktore eta musikari bilbotar honek bidaia berezi bat egitera gonbidatzen gaitu. Honako lan honetan, denporan zehar Keparentzat bereziak eta inspirazino gune bihurtu diran munduko uri eta leku eder desbardinetara eroango gaitu. ‘Hiri’ dogu orain arte Keparen lanik jorratuena eta zelan ez, bere sen harrigarriari esker, musika munduan aurrera pausu bat bihurtuko dan lana.

Musikari bilbotar honen lanetan arrunta dan legez, kolaboratzaile multzo handia topauko dogu disko honetan be. Munduko herrialde desbardinetatik etorri diran kolaboratzaile horreek kutsu berezia emongo deutse hemendik gitxira aurkeztuko dan lan barri horri.

Aurkezpen larregi behar ez dauen arren, diskografia zabalagaz batera, munduan zehar birak, urrezko bi disko, Latin Grammy Awards-eko nominazino bat eta Latin Grammy Awards-eko saria Folkeko diska onenari ‘K’ diskagaitik, dira beste askoren artean Kepa Junkerak bere lanari esker batu dituan sariak.

Kepa Junkeraren ‘Hiri’ disko barriaren aurkezpenak:

- 06/09/04. Getxoko Folk Jaialdian aurkeztuko da ‘Hiri’ Kepa Junkeraren lan barria.
- 06/09/08. Sallent (Bartzelona).
- 06/09/09. Sant Celoni (Bartzelona).
- 06/09/15. Tolosa (Leidor Antzokian).
- 06/09/17. Mutilba baja (Nafarroa).
- 06/10/07. Kursal (Donostia).
- 06/10/14. New York (AEB) ‘Hiri’-ren aurkezpena.
- 06/10/22. Manresa (Bartzelona).
- 06/10/24. Montevideo (Uruguay).
- 06/10/25. Buenos Aires (Argentina).
- 06/10/27. Cordoba (Argentina).
- 06/10/29. Santiago de Chile (Txile).
- 06/11/07. Paris (Frantzia). ‘Hiri’-ren aurkezpena.
- 06/11/11. Zalla (Bizkaia). Zallako Antzokian.

http://www.kepajunkera.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu